HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK

HERRITARAK

ALBISTEAK

2021 NABARMENDUTAKO BERRIAK

2020 // 12 // 09 - CADENA SER

LA RAE CAMBIA EL CONCEPTO DEL TÉRMINO 'DISCAPACIDAD' POR PETICIÓN DE UN PROFESOR DE LA UPV

Jon Torres Unda es profesor de la UPV-EHU y fisioterapeuta. Desde hace años él y su equipo no estaban conformes con la definición que da la RAE del término ‘discapacidad’. Desde el año 2017 se pusieron manos a la obra escribiendo a la RAE. “La definición no nos gustaba, nos resultaba chocante, ya que definía como disminución física e inducía a negatividades”, añade Torres.

ikustea

2020 // 11 // 26 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

HEZKUNTZAKO FISIOTERAPEUTA: DESGAITASUNA DUTEN IKASLEEN BIZI-KALITATEA HOBETZEKO FUNTSEZKO FIGURA

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) hezkuntzako fisioterapeutaren figura nabarmendu du, premia bereziak dituzten ikasleek garapen osoa eta bizi-kalitate altuena lor dezaten. Dena den, honako hau ziurtatu du: gizartean duten ikusgarritasuna gehiago indartu behar dela, haien funtzioa hobeto ezagutzeko.

ikustea

2020 // 10 // 15 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

EUSKAL FISIOTERAPEUTEK NABARMENDU NAHI DUTE GARRANTZITSUA DELA BULARREKO MINBIZIA DUTEN PAZIENTEEKIN ARIKETA TERAPEUTIKOA EGITEA TRATAMENDUAREN AURRETIK, BITARTEAN ETA ONDOREN

Datorren astelehenean (urriak 19) Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna izango da, eta, horren harira, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) gogorarazi du garrantzitsua dela halako tumore bat duten pazienteekin ariketa terapeutikoa egitea kimioterapia- edo erradioterapia-tratamenduaren aurretik, bitartean eta ondoren.

ikustea

2020 // 09 // 30 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

PAZIENTEEK ESKUBIDEA DUTE HAIEN TRATAMENDUARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA JASOTZEKO, BAITA ARRISKUAK ETA ONDORIOAK ERE

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) gogorarazten du pazienteek eskubidea dutela “tratamenduari buruzko informazio guztia ezagutzeko, prozeduratik hasi eta haren arrisku eta ondorio posibleetaraino”, baimen informatu gisa ezagutzen denaren bidez.

ikustea

2020 // 08 // 27 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

EUSKAL FISIOTERAPEUTEK ADIERAZI DUTE ARRISKUTSUA DELA OSASUN-ARLOKOAK EZ DIREN LANGILEEK ARTATZEA HAURREN KIROL- ELKARTEETAN GERTATZEN DIREN LESIOAK

Fisioterapeutek gogorarazi dute jarduera fisikoa eta kirola aukera paregabea direla haurrei kirolak berezko dituen balioak helarazteko, hala nola talde-lana, hobetzeko gogoa eta ohitura osasungarriak.

ikustea

2020 // 07 // 29 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

FISIOTERAPEUTEK UDA APROBETXATU ETA LESIOAK PREBENITZERA ETA TRATATZERA BIDERATUTAKO URETAKO FISIOTERAPIAREN ALDEKO APUSTUA EGITEKO GOMENDATZEN DUTE

Euskadiko fisioterapeutek udako tenperatura altuak aprobetxatu eta uretako fisioterapiaren aldeko apustua egiteko gomendatzen dute, lesioak prebenitzeko, tratatzeko eta horietatik errekuperatzeko tresna gisa. Horretarako, uraren berezko ezaugarriak baliatzea da onena.

ikustea

2020 // 06 // 30 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

EUSKAL FISIOTERAPEUTEK OHARTARAZI DUTE ARRISKUTSUA IZAN DAITEKEELA BELAUNAREN ATZEKO ALDEA MAKULUAREKIN SOSTENGATZEA

Euskal fisioterapeutek ohartarazi dute arriskutsua izan daitekeela belaunpea, belaunaren atzeko aldea, makuluaren heldulekuan sostengatzea, minak eta lesioak ekiditeko. Jarrera hori oso ohikoa da mota horretako laguntza teknikoa jasotzen duten erabiltzaileen artean, baina eremu hori oso delikatua da eta ez da konprimatu behar.

ikustea

2020 // 05 // 26 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

FISIOTERAPEUTA BATEK BIDERATUTAKO ARIKETA TERAPEUTIKOAK DEMENTZIA PAIRATZEKO ARRISKUA MURRIZTEN DU

Fisioterapeuta batek bideratutako ariketa terapeutikoak, zahartzean zehar gaixotasuna ikuskatzearekin batera, dementzia bezalako endekatze-prozesuak pairatzeko arriskua murrizten du. Hori adierazi du Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO).

ikustea

2020 // 05 // 06 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

ARNAS FISIOTERAPIARI BURUZKO GOMENDIOAK COVID-19TIK BERRESKURATZEN ARI DIREN ETA OSPITALEAN ALTA JASO DUTEN PAZIENTEENTZAT

Arnas fisioterapiako eta fisioterapia funtzionaleko tratamendua isolamenduko 14 egunak igaro ondoren has daiteke aplikatzen, betiere koadro klinikoa guztiz ebatzita badago. Gomendio orokorrak direnez, zehatz-mehatz jarraitu behar zaie pazientearen jarraipena egiten ari den mediku taldearen argibideei. Ez dira gomendio hauek aplikatu behar sintomak dauden bitartean, ezta ospitalean alta jaso baino lehen ere (pazientea ospitaleratuta egon bada).

ikustea

2020 // 04 // 28 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

ARIKETA FISIKOA ETA FISIOTERAPIA, ARTROSIAREN AURKAKO BORROKA IRABAZTEKO ALIATURIK ONENAK

Ariketa egitea eta pisu egokian mantentzea dira artrosiari aurre egiteko gakoetako batzuk. Artrosia endekatze-prozesua da, belaunen giltzadura-kartilagoan eragiten duena, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) jakinarazi duenez. Era berean, artrosia duten pertsonei gomendatzen zaie konfinamenduaren ondoren eta behin fisioterapia-zentroetan jarduerari berrekinda, fisioterapeutarengana jotzea, baldin eta minik edo lesiorik badago. Profesionalak ebaluatuko ditu haren funtzionaltasuna, indarra, mugimendua kontrolatzeko gaitasuna eta min-mailak, eta pertsona bakoitzaren bizi-baldintzetara eta bizimodura egokitutako ariketa-programak bideratu ahal izango ditu.

ikustea

2020 // 04 // 06 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

EUSKADIKO FISIOTERAPEUTEN ELKARGO OFIZIALAK DOAKO TELELAGUNTZA ZERBITZU BAT JARRI DU ABIAN, HERRITARREN KONTSULTEI ERANTZUTEKO

COVID-19a zabaltzearen ondorioz deklaratutako osasun-alertaren aurrean, eta konfinamendu luze orok herritarrengan izan ditzakeen ondorioen jakitun, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) doako telelaguntza-zerbitzu bat jarri du abian, herritarrek fisioterapiaren arloan egiten dituzten kontsultei erantzuteko.

ikustea

2020 // 03 // 24 - IREKIA

EUSKO JAURLARITZAK 841 MILIOI EUROKO LEHEN NEURRI SORTA ONARTU DU

Iñigo Urkullu lehendakariak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, bide digitaletik, Osasun sailburu Nekane Murgarekin batera. Lehendakariak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak 841 milioi euroko lehen neurri sorta onartu du gaur.

ikustea

2020 // 03 // 17 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

EUSKADIKO FISIOTERAPIA-ZENTRO GUZTIAK IXTEKO ESKAERA

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatu dio Osasun Ministerioari eska diezaiola Euskal Autonomia Erkidegoko fisioterapia-zentro guztiak itxi ditzatela, ezin baitute bermatu fisioterapeuten eta pazienteen artean COVID-19 kutsatuko ez denik

ikustea

2020 // 03 // 06 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

KORONABIRUSAREN (COVID-19) AURKAKO GOMENDIOAK : EUSKADIKO FISIOTERAPEUTEN ELKARGO OFIZIALAREN GOMENDIOAK ETXEAN EDO OSPITALEETAN ISOLAMENDUAN DAUDEN PERTSONENTZAT

Koronabirusak (COVID-19) kutsatutako pertsona-kopurua igo egin da (herritarrak eta osasungintzako profesionalak), eta Euskadin 300 pertsona baino gehiago daude isolamenduan, bai euren etxeetan eta bai ospitaleetako gelatan.

ikustea

2020 // 03 // 02 - EUSKO JAURLARITZA - OSAKIDETZA

KORONABIRUS BERRIAREN AURREAN EUSKADIN JARDUTEKO INFORMAZIOA ETA GOMENDIO OROKORRAK

Euskadik jarduketa-protokoloa martxan jarri du. Protokolo horrek ospitaleetako larrialdietako eta Etengabeko Arreta Puntuetako (EAP) profesionalak, Osakidetzako larrialdien sarea eta kasu hauetarako ESI bakoitzean arduradun zuzenak dituzten ospitaleetako zerbitzuak hartzen ditu bere baitan. Hori guztia zainketa epidemiologikoaren sareak gainbegiratzen du, Gaixotasun Infekzioso Berrien Euskadiko Aholku Batzordeak lagunduta.

ikustea

2020 // 02 // 25 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

EUSKADIKO FISIOTERAPEUTEK ETXEZ ETXEKO ARRETAK MENDEKOTASUNA DUTEN PERTSONENTZAT IZAN DITZAKEEN ERABILGARRITASUNA ETA ONURAK GOGORARAZI DITUZTE

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) gogora ekarri ditu etxez etxeko arreta pertsonalizatuak mendekotasuna duten pertsonentzat dituen erabilgarritasuna eta onurak, haien tratamenduarekin jarraitu ahal izateko eta lekualdaketa-arrazoiengatik haien susperraldi funtzionalari uko egin behar ez izateko.

ikustea

2020 // 01 // 30 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

MINIK EDO LESIORIK IZANEZ GERO, JOAN FISIOTERAPEUTAREN GANA ENTRENATU AURRETIK

Mina baduzu edo lesio bat sendatzeko fasean bazaude, fisioterapeutarengana jotzea funtsezkoa da entrenamendu ona bermatzeko eta egon daitezkeen gaitzak saihesteko, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialaren (EFEO) arabera.

ikustea
<< 2021 2019 >>