Euskadiko fisioterapia-zentro guztiak ixteko eskaera
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatu dio Osasun Ministerioari eska diezaiola Euskal Autonomia Erkidegoko fisioterapia-zentro guztiak itxi ditzatela, ezin baitute bermatu fisioterapeuten eta pazienteen artean COVID-19 kutsatuko ez denik
Espainiako fisioterapeuten elkargo guztiek babestutako idatzia helarazi die CGCFEk Gobernuko presidenteari eta Osasun Ministerioari, eskatuz fisioterapia-zentro guztiak itxi daitezela. Bide beretik, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak idatzi bat bidali du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailera, Osasun Ministerioari Autonomia Erkidegoko fisioterapia- zentro eta –unitate guztiak itxi ditzala eskatuz, ez baitago fisioterapeutak eta pazienteak kutsatzea saihesteko babes-materialik eta mozorrorik. Hona hemen bidalitako idatzia:
Fisioterapia-jardueraren % 90 inguru zentro pribatuetan gauzatzen da, eta tratamenduetan kontaktu zuzena dago pazienteekin, denbora luzez. Gainera, fisioterapeutengana jotzen duten paziente asko babes berezia behar duten herritarrak dira, adinagatik eta aurretik dituzten patologiengatik. Hori dela eta, pazienteak eta profesionalak babesteko nahikoa material ez dagoela kontuan hartuta, ezinbestekoa da Gobernuak agintzea kontsultak itxi daitezela, COVID-19 hedatzea saihesteko.
Ospitaletan eta pazientearen bilakaerarako fisioterapeuten jarduna ezinbestekoa den patologietan bakarrik mantendu behar da fisioterapia-zerbitzua.