MENU
HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK
Otsaileko “12 hilabete, 12 osasun-gomendio” kanpainak etxez etxeko fisioterapiaren berri ematen du
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) gogorarazi duenez, tratamendu terapeutikoaren funtzionamendu egokia bermatzeko, profesionalak pazientearen ingurunea ezagutu behar du ariketak egokitzeko
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) gogora ekarri ditu etxez etxeko arreta pertsonalizatuak mendekotasuna duten pertsonentzat dituen erabilgarritasuna eta onurak, haien tratamenduarekin jarraitu ahal izateko eta lekualdaketa-arrazoiengatik haien susperraldi funtzionalari uko egin behar ez izateko.
Hori da “12 hilabete, 12 osasun-gomendio” kanpainaren bideo-kontseiluaren gogoetetako bat. Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak kanpaina hori honako hauekin batera egiten du: Madrilgo Erkidegoko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala, Kataluniako Fisioterapeuten Elkargoa, Madrilgo Erkidegoko Fisioterapeuten Elkargo Profesionala, Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala, Galiziako Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala, Valentziako Erkidegoko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala eta Kantabriako Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala. Hilabete honetan, etxez etxeko fisioterapiaren abantailetan zentratuko da kanpaina: https://www.youtube.com/watch?v=SVTr63D0CoY
Horiek horrela, EFEOkoek gogorarazi dute bai mendekotasuna duten pazienteek, bai mugikortasun-arazoak dituztenek eta bai ordutegia bateratzeko zailtasunak dituztenek etxez etxeko fisioterapia-zerbitzuaren alde egin dezaketela alternatiba moduan. “Zerbitzu hau eskatzen duten pazienteen profilak askotarikoak dira, eta patologia ezberdinak dituzte. Oro har, pertsona horiek arnasketa-arazoak, arazo erreumatologikoak, arazo neurologikoak, bihotz- eta zirkulazio-arazoak eta muskulu- eta eskeleto- arazoak izaten dituzte”, zehaztu du June Ruiz EFEOko presidenteordeak.
Era berean, kirurgia baten zain dauden pazienteei “bereziki” gomendatzen zaie etxez etxeko fisioterapia; izan ere, klipak azaltzen duen moduan “funtzionalitatea mantentzen eta modu egokian egoerari aurre egiten laguntzen du, pazientearen susperraldiari begira erosoa eta onuragarria izateaz gain”.
Hala ere, Ruizek azaldu duen moduan, “herritarrek ez dakite badutela aukera fisioterapeuta bat etxera etor dadin eskatzeko, edo ez dakite zein diren zerbitzu hori jasotzeko baldintzak. Hori ez da soilik osasun-zentroetan, kliniketan edo ospitaletan egiten”. Halaber, honako hau azpimarratu du: “etxeko inguruneko fisioterapiak berme berberak ditu, betiere profesionalak pazientearen ingurunea ezagutzen badu, horri esker ariketak egokitu ahal izango dituelako, susperraldia benetakoa eta eraginkorra izan dadin”.