MENU
HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA
Fisioterapeutok badakigu dentistek, hau da, odontologiako edo estomatologiako profesionalek, ordu asko ematen dituzuela jarrera behartuetan eserita, zuen eskuek zehaztasun handiko lan bat egiten duten bitartean, gure ahoaren osasuna zaintzeko. Gainera, bizi dugun pandemia egoera dela eta, mugikortasuna mugatzen duten NBE materiala daramazue.
Zure bizkarrezurra, lepo, sorbaldak eta eskuak zaintzeko ariketa plan bat eskaini nahi dizut, egunero egin beharko zenukeena, gaitz larriagoak ekiditeko balioko dizuna.
1.- Ariketa aktibo prebentiboa: ariketa bakoitza 30 segundoz egin ezazu eta lauzpabost aldiz errepikatu.
Bizkarra:
Flexio eta estentsioa.
Lateralitateak.
Errotazioak.
Lepoa: gorantz, beherantz, eskuinerantz eta ezkerrerantz begirada sekuentzia bat egin.
Sorbaldak eta ukondoak: besoak zabalik buruaren gainetik igo. Ukondoak flexionatu eskuak garondoaren atzean jartzeko. Ukondoak luzatu, besoak jaitsi. Eskuak bizkarraren ondotik eraman ukondoak makurtuz.
Eskuak eta eskumuturrak: eskua ireki eta itxi. Eskumuturrak jiratu.
Hankak: eserialditxoak. Aulki bat erabili gida bezala.
2.- Muskuluak luzatzea, eskuak, besoak eta lepoa luzatzen dutenak garrantzitsuak dira. Mantendu ezazu luzatze-posizio bakoitza 30 segundoz. Honako hau proposatzen dizut:
Hormara begira, eskua bermatu, zabalik. Ukondoa luzatuta, aldendu zaitez, gorputza eta burua beste aldera jiratuz. Aurrera egin horman eskua igoz, progresioa lau posiziotan izanik, imajina ezazu erloju bat, lehena bostetan, bigarrena hiruretan, hirugarrena bietan, eta laugarrena batean. Lehenengo eskuinaldearekin eta gero ezkerrekoarekin.
Gainera, aldizka ariketa fisikoa egin dezazula gomendatzen dizut. Bizkarreko, lepoko edo eskuetako minak jarraitzen badu, fisioterapeutarengana etor zaitez, zeren zuk nire ahoko osasuna zaintzen duzu eta, eta nik zure osasun muskulu-eskeletikoa.