HASIERA > ELKARGOKIDEAK > LEGE AHOLKULARITZA

ELKARGOKIDEAK

LEGE AHOLKULARITZA

AHOLKU JURIDIKOA

Aholkularitza honen helburua elkargokideei eta Gobernu Batzordeari aholkularitza juridikoa eskaintzea da, Fisioterapiaren jarduera profesionalarekin zuzeneko zein zeharkako zerikusia duen orotan.

Aholkularitzaren barnean Zuzenbidearen honako arlo hauek hartzen dira: zibila, penala, sanitarioa, zehatzailea, administratiboa, lanekoa, finantzarioa, higiezinetakoa, komunitarioa, sozietarioa eta merkataritzakoa.

Zerbitzua doakoa da elkargokideentzat, eta aholkularitza baino ez du biltzen; hortaz, dokumentuak egitea eta aholkularia epaitegi, erakunde eta ikuskaritzen aurrean agertzea eta abar ez dira aholkularitzaren barnean hartzen. Horrenbestez, azken zerbitzu horiek baliatzen badira, aholkulari juridikoak fakturatu egingo ditu, elkargokidearekin aldez aurretik adostutako zenbatekoan.

Aholkularitza-zerbitzu hau erabiltzeko, kontsulta aldez aurretik hitzartu behar da, elkargoko Idazkaritzara telefonoz deituz, edo faxa zein mezu elektronikoa igorriz.

Abokatua:

D. Severino Setién Álvarez

Lege-Aholkulariaren ordutegia hauxe da:

Astelehenetan: 17:30etatik 21:00etara

Asteartean: 15.30etatik 19.30etara

Ostiraletan: 09:30etatik 14:00etara

Kontaktua:

Tel.: 94 402 01 55

E-m@il: setien@cofpv.org