MENU
HASIERA > ELKARGOA > ESTATUTUAK
EHAA 2012/04/04
AGINDUA, 2012ko martxoaren 12koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoaren estatutuen aldaketa onartzen duena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartu zen. Estatutuaren 10.22 artikuluan ezartzen denez, Profesionalen Elkargoen eta Tituludun Lanbideen alorreko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoari baino ez dagokio, hargatik eragotzi gabe Espainiako Konstituzioaren 36. eta 139. artikuluetan xedatutakoa aplikatzea.
Aipatu eskumenaren indarrez eman ziren Tituludun lanbideei eta profesionalen elkargo eta kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legea eta Profesionalen elkargo eta kontseiluei eta tituludun lanbideen erregistroaren araudiari buruzko otsailaren 3ko 21/2004 Dekretua. Lege horren 33. artikuluan eta dekretu horren 38. artikuluan ezartzen denez, elkargoen estatutuak eta horien aldaketak Eusko Jaurlaritzako dagokion sailari jakinarazi beharko zaizkio. Gero, sail horrek, estatutuok legearen barruan daudela egiaztatu ondoren, behin betiko onartuko ditu, agindu baten bitartez. Azkenik, agindua, onartutako estatutuekin batera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta Tituludun Lanbideen Erregistroan inskribatuko.
Artikulu horietan aurreikusitakoa betetzeko, Espainiako Fisioterapeuten Elkargoen Kontseilu Nagusiak, Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzuak eta Osasun Sailak –den lanbidea izanik, eskumena baitu– aginduzkoak diren txostenak egin dituzte.
Hitzartutako aldaketa legearen araberakoa dela egiaztatuta, tituludun lanbideei eta profesionalen elkargo eta kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legeak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Onarpena.
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoaren estatutuen aldaketa onartzea.
2. artikulua.– Argitalpena.
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoaren estatutuetan egindako aldaketa agindu honen eranskin gisa argitara dadin agintzea.
3. artikulua.– Inskripzioa.
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoaren estatutuak Tituludun Lanbideen Erregistroan inskriba daitezen agintzea, elkargoa formalki osatzen den unean.
AZKEN XEDAPENA.– ERAGINA.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 12a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
EUSKADIKO FISIOTERAPEUTEN ELKARGOAREN ESTATUTUAK
1. artikulua.– Izena eta izaera.
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoa zuzenbide publikoko korporazio bat da, nortasun juridiko propioa duena eta bere helburuak eta egitekoak betetzeko erabateko gaitasuna duena.
2. artikulua.– Oinarrizko printzipioak.
Elkargoaren barne-egitura eta jardunbidearen funtsezko printzipioak honako hauek dira: kideen arteko berdintasuna, gobernu-organoak demokratikoki hautatzea, erabakiak gehiengoz hartzea eta, legeak errespetatuz, libre jardutea.
3. artikulua.– Lurralde-eremua.
Elkargoaren lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da.
4. artikulua.– Helbidea, egoitza eta ordezkaritzak.
1.– Elkargoaren egoitza helbide honetan dago: Rafaela Ibarra kalea 8, 1, ezkerra (Bilbao). Gobernu Batzarrak elkargoa lekuz aldatu ahal izango du, horren arrazoia emanda, eta egindako aldaketa elkargokideei 10 eguneko epean jakinaraziko die.
2.– Hiru lurralde historikoetan jarriko dira ordezkaritzak, zeinek beren eremuan elkargoaren ordezkaritza izango baitute.
5. artikulua.– Araubidea.
Estatutu hauek, Euskal Autonomia Erkidegoko legeriak eta Estatuaren oinarrizko legeriak arautuko dute elkargoa.
6. artikulua.– Elkargoaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harremana.
1.– Korporazio eta erakundeekin loturiko kontu guztietan, elkargoak horretarako ezarritako organoaren bitartez izango ditu harremanak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoarekin.
2.– Bere lanbideko edukiei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoan osasun, kontsumo eta gizarte-ongizatearen alorrean eskumenak izendatuta dituen sailekin jarriko da harremanetan.
7. artikulua.– Elkargoaren eta beste erakunde profesional eta publiko batzuen arteko harremana.
1.– Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoa Estatuaren legeria orokorrak dioena betez jarriko da harremanetan Estatuko Lanbideko Kontseilu Nagusiarekin.
2.– Aurreko paragrafoak agintzen duena gorabehera, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoak elkarrekikotasun eta lankidetza hitzarmenak izenpetu ahalko ditu, Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko beste elkargo eta elkarteekin.
3.– Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoak atzerriko eta nazioarteko profesionalen erakundeekin, indarrean den legeriaren barruan, egokitzat jotzen dituen harremanak izan ahalko ditu.
8. artikulua.– Eginkizunak hartzea.
Profesionalen Elkargoei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 41. artikuluarekin bat etorriz, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoak Euskal Autonomia Erkidegoko elkargoen kontseiluentzat Legeak zehazten dituen eginkizunak hartzen ditu.
9. artikulua.– Helburuak.
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoaren helburu nagusiak honako hauek dira: fisioterapeuten lanbide-jarduna antolatzea, elkargoaren ordezkari bakarra izatea, elkargokideen lanbide-interesen alde egitea, eta elkargokideen zerbitzuak kontsumitu eta baliatzen dituztenen interesak babestea.
10. artikulua.– Eginkizunak.
1.– Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoari, bere lurralde-eremuaren barruan, eginkizun hauek dagozkio:
a) Lanbideko etika eta herritarren eskubideekiko errespetua zaintzea eta lanbide eta elkargoaren inguruko gaietan diziplina-jurisdikzioa erabiltzea.
b) Administrazioko aholku-organoetan parte hartzea, hark eskatzen duenean, lanbidearen eskumeneko gaietan.
c) Administrazio publiko, instituzio, epaitegi eta lanbidearen interesak ukitzen dituzten auzietan alderdi izateko legitimitatea duten gainerako pertsona juridiko eta pribatuen aurrean lanbidearen ordezkotza eta defentsa egitea.
d) Elkargoko fisioterapeutek lanbide-intrusismoa ez gertatzeko neurriak hartzea eta, gertatuz gero, kasu horien atzetik hastea.
e) Elkargoko kideentzat interesgarri diren lanbide, kultura, laguntza, prebentzio eta antzeko gaietako ekintza eta zerbitzu komunak antolatzea.
f) Etengabeko prestakuntzarako ekintzak prestatzea, hitzaldi, mintegi eta jardunaldien bitartez; aldizkariak, liburuxkak eta zirkularrak argitaratzea; eta, oro har, lanbidea teknika, zientzia eta humanistikaren alorrean hobetzen lagunduko duten baliabideak martxan jartzea.
g) Gobernuak behar den moduan jarduteko egokitzat jotzen diren barne-arauak idaztea; arauok inoiz ez dira estatutuetan agindutakoaren aurkakoak izango.
h) Lanbideko arrazoiak direla-eta elkargoko kideen artean gertatzen diren auzietan bitartekari aritzea arbitraje-prozeduren bitartez.
i) Elkargokideen zerbitzuak kontsumitu eta baliatzen dituztenen interesak babesteko behar diren eginkizunak.
j) Administrazio- nahiz judizio-prozeduretan txostenak eta irizpenak egitea, lanbideko zerbitzu- sarien inguruko gaiak eztabaidatzeko.
k) Elkargoko kideez eta beraiei ezarritako zigor irmoez egindako informazio-eskariei erantzutea, bai eta Europar Batasuneko estatu kide bateko edozein agintari eskudunek legea betez egindako ikuskaritza– edo ikerkuntza-eskariei kasu egitea ere.
l) Lege orokorrak eta bereziak, estatutuak eta barne-araubideko araudiak eta elkargoko organoek, beren eskumeneko gaien gainean, hartzen dituzten arauak eta erabakiak betetzea eta elkargoko kideei betearaztea.
m) Lanbideko arau deontologikoak biltzea eta prestatzea.
n) Lanbidearen jardunerako arau orokorrei buruz eta funtzio, eremu eta zerbitzu-sariei buruz –tarifaz nahiz muga-zergaz finkatzen direnean– Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzak prestatzen dituen arauen berri ematea.
o) Lanbideko interesentzat onuragarriak diren eta elkargoaren helburuak lortzeko bideratzen diren gainerako egitekoak eta indarrean den legeriarekin bat etorriz izendatzen zaizkionak.
p) Lanbidea egikaritzeko gaitasuna egiaztatzea, hala eskatzen duten erakunde publiko eta pribatuen aurrean.
q) Publizitateari buruzko arauen ezarpena sustatzea, Publizitateari buruzko 34/88 Lege Orokorra betez, arau horiek Kode Deontologikoan garatuko baitira.
r) Elkargoko kideek aseguramendu-betebeharra bete dezatela sustatzea.
2.– Elkargoak web-orri eguneratu bat izango du, bere helburuak eta eginkizunak legezko irisgarritasun-baldintzak betez garatu ditzan. Web-orri horretan, eremu pribatuak edo seguruak ezarri ahal izango ditu, arloek dituzten edukien eta gaien arabera.
11. artikulua.– Elkargoan sartzea.
1.– Elkargora sartzeko eskubidea graduko unibertsitate-titulu ofiziala duen edonork dauka, honako arau hauek betez: urriaren 29ko 1.393/2007 Errege Dekretua eta hori garatzeko arauak edo Fisioterapeuta Diplomatuari buruzko arauak, urriaren 26ko 1414/1990 Errege Dekretua eta hura garatzeko arauak; indarrean den legeriaren bidez egindako lanbide-eskubideen aintzatespenaren indarrez, Fisioterapeutaren lanbide-gaitasuna dutenek ere badaukate elkargora sartzeko eskubidea.
2.– Atzerritarrak Estatu espainiarrean lanbidean aritzeko baldintzak betetzen dituztenean sartu ahalko dira elkargoan.
3.– Europar Batasuneko estatu kideren bateko profesional atzerritarrek ere elkargoan sartzeko eskubidea izango dute. Kasu horretan, kualifikazioen aitorpenari buruzko Europako Zuzenbideko arauak aplikatuko dira. Europar Batasuneko beste estatu kide bateko profesionalak aldi baterako joaten direnean ere aplikatuko dira arau horiek.
12. artikulua.– Elkargokide egiteko betebeharra.
1.– Lanbidean legez aritzeko, ezinbestekoa izango da Elkargoko kide izatea (helbide bakarra edo nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan izanez gero), eta legeetan eta estatutuetan eskatzen diren baldintzak beteta izatea.
2.– Administrazio publikoarekin zerbitzu bidezko harremana –zuzenbide administratiboz edo laboralez arautua– duten profesionalei ezingo zaie exigitu baldintza hori. Hala ere, ezinbestekoa izango da elkargoko kide izatea, eremu pribatuan lanbidean aritzeko.
3.– Beste autonomia-erkidego batzuetan ere aritzen diren profesionalek ezinbestekoa izango dute elkargo honetan sartzea, baldin eta lanbide-egoitza nagusia EAEn badago, hala xedatuta baitago Elkargoei buruzko 1974ko otsailaren 13ko 2/74 Legean.
13. artikulua.– EAEtik kanpoko elkargoetan inskribatutako profesionalak.
1.– Espainiako edozein fisioterapeuta-elkargotan inskribatutako profesionalak elkargoaren eremuan aritu ahal izango dira lanbidean.
2.– Elkargoek elkargoarena ez den beste lurralderen batean aritzen diren profesionalei ezin izango diete exijitu ez komunikaziorik, ez gaikuntzarik, ez eta kontraprestazio ekonomikorik ere, ematen dituzten zerbitzuengatik elkargokideei eskatzen dizkietenak ez badira eta elkargoaren kuotatik kanpo ez badaude.
3.– Elkargoa ez dagoen lurralde batean lanbidean arituz gero, kontsumitzaile eta erabiltzaileen mesederako jarduera profesionala egiten den lurralde horretako elkargoari dagozkion antolaketa- eskumenak eta diziplina-ahalmenaz baliatu ahal izateko, elkargoak beharrezkoak diren komunikazio-mekanismoak erabiliko ditu, bai eta agintari eskudunen arteko administrazio- lankidetzarako sistemak ere, azaroaren 23ko 17/2009 Legean aurreikusitakoak (17/2009 Legea, azaroaren 23koa, zerbitzuen eskuragarritasun- eta erabilera-askatasunari buruzkoa).
4.– Jarduera profesionala burutzen den lurraldeko elkargoak ezarritako zehapenek espainiar estatu osorako ondorioak izango dituzte.
14. artikulua.– Elkargoko kideak.
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoa osatzen duten kideak jardunekoak, ez-jardunekoak eta ohorezkoak izan daitezke.
1.– Eskatzen diren baldintza guztiak beteta dituztela, Elkargoan sartu diren eta lanbidetzat fisioterapia duten pertsona naturalak dira jardunekoak.
2.– Elkargoan sartu diren eta egun fisioterapeuta-lanetan ez dabiltzan pertsona naturalak dira ez-jardunekoak.
3.– Ohorezko kideak hauek izango dira: lanbidearen alde egindako zerbitzuengatik nahiz merituengatik, kideen biltzar nagusiaren iritziz eta Gobernu Batzordeak proposatuta, izendapen hori jasotzea merezi duten pertsona naturalak nahiz juridikoak.
15. artikulua.– Elkargokide izateko eskabidea.
1.– Kide izateko baldintzak, lanbideko titulua izateaz gain, hauek izango dira:
a) Eskaera egin beharko zaio, idatziz, Gobernu Batzarrari.
b) Titulua egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira.
c) Ezgaitzeko epaitza judizial irmorik ez izatea.
2.– Gobernu Batzordeak hilabete biko epea izango du, eskabidea aurkezten denetik hasita, ebazpena emateko, eta eskatzaileari jakinarazi beharko dio –idatziz– hartutako erabakia. Erabakia aldekoa bada, interesdunak sartze-kuota ordaindu beharko du, adierazten zaion epearen barruan.
3.– Inskripzio-kuota ezin izango da inskripzioaren izapideketarekin lotutako kostuak baino altuagoa izan.
16. artikulua.– Kide izateko eskabidea ukatzea.
1.– Elkargokide egiteko eskabidea kasu hauetan ukatuko da:
a) Sartzeko eskabidearekin batera aurkeztutako agiriak nahikoak ez direnean edo horiek legitimoak diren zalantzak daudenean, edo eskatzaileak kide izateko beharrezko diren datuak eta agiriak faltsutu egin dituenean.
b) Eskatzaileak lanbidean aritzeko ezgaitze-epai irmoa badu.
c) Eskatzailea lanbidean aritzeko gaitasungabetze-zigor bat betetzen ari denean.
2.– Elkargoratzeko ukatze-erabakia interesdunari jakinaraziko zaio, behar den bezala arrazoituta, eta interesdunak erabaki horren aurka egin ahal izango du, hilabeteko epean, Gobernu Batzordeari berraztertze-errekurtsoa aurkeztuta.
Behin betiko ukatze-erabakiaren aurka, interesatuak administrazioarekiko auzietako jurisdikziora jo ahal izango du.
17. artikulua.– Elkargokide-izaera galtzea.
1.– Elkargokide-izaera kasu hauetan galduko da:
a) Heriotza.
b) Legezko ezgaitasuna.
c) Diziplina-zigor batek banatzea agintzen duenean.
d) Borondatezko baja, idatziz jakinarazitakoa.
e) Derrigorrezko bajen kasuan, ekonomia betebeharrak ez betetzea, eta sartze-kuota eta elkargoko kide izateko ezarritako gainerako kuotak ez ordaintzea.
2.– Ekonomia betebeharrak ez betetzeagatiko derrigorreko baja eraginkorra izateko, espediente sumario bat instruitu beharko da. Espediente horretan idatzizko errekerimendu bat egingo zaio eraginpean dagoenari, hiru hilabeteko epean zorrak kitatu ditzan. Epe hori iragan eta agindutakoa bete gabe utzi badu, baja emateko erabakia hartuko da, zein espresuki adieraziko baitzaio interesdunari.
3.– Elkargokide-izaera galtzeak ez du jada sortutako betebeharretatik askatuko. Betebehar horiek interesdunei edo beren oinordekoei eskatu ahalko zaizkie.
3. TITULUA
ELKARGOKIDE EGITEA
18. artikulua.– Elkargokideen eskubideak.
Kide guztiek estatutu hauetatik datozen zerbitzu, gaitasun eta pribilegioak izateko eskubidea izango dute, eta, eskubide hauek ere bai:
a) Ordezkaritza-postuetarako eta zuzendaritza karguetarako kideak hautatzeko eta hautatuak izatekoa.
b) Erakundearen jardunen eta bizitzaren berri eta lanbidean aritzeari buruzko gaien berri izatekoa.
c) Ordezkari izatekoa, hala agintzen zaien kasuetan.
d) Elkargoaren ekonomia eta administrazio kudeaketan parte hartzekoa, lege edo estatutuetako arauen arabera, eta lanbiderako interesgarriak diren gaien gainean iritzia libreki ematekoa.
e) Elkargoko kide gisa dituzten interesen defentsa egiteko beharrezkoak diren egintzak burutu eta baliabideak erabiltzekoa.
f) Interes legitimoen defentsa egiteko lanbide-jardunean Elkargoaren babesa izatekoa.
g) Elkargoak ordezkatuak izatekoa, Gobernu Batzordeak hala erabakitzen duenean, epaitegi, agintari, erakunde eta entitate publiko eta pribatuen aurrean, lanbideko jardunarekin erlazionatuta dauden egintzak, salbuespenak eta defentsak egin ahal izateko.
h) Elkargoaren biltzar nagusietan parte hartzekoa, hitza eta botoa dutela.
i) Edozein kideren lanbideko jardueraren aurka, Gobernu Batzordeari kexak aurkeztekoa.
j) Estatutuetako 28.1) artikuluan ezartzen den prozedurari jarraituz, gobernu-organoetako titularrak zentsura-botoaren bidez kargutik kentzekoa.
19. artikulua.– Elkargokideen betebeharrak.
Fisioterapeutek, lanbidean legez aritzeko, ezinbesteko baldintza hauek izango dituzte:
a) Estatutu hauetan, horiek garatzen dituzten arauetan eta Elkargoak hartzen dituen erabakietan jasotako manuak betetzea.
b) Elkargoak bere iraupenerako onartutako kuotak eta eskubideak, ohikoak nahiz ohiz kanpokoak, ezarritako epeetan ordaintzea.
c) Elkargoarekin batera, kudeaketa organoei dagokienez, behar den diziplina zaintzea; eta, kideen artean, lanbideko armonia-eginkizunak.
d) Lanbideko kideren bati edo taldeari eragin diezaioketen egintzen berri ematea Elkargoari; egintza horiek duten garrantziaren arabera, korporazioak parte ahalko du ofizialki.
e) Elkargoko kideak bere helbidea jakinarazi beharko dio Elkargoari, jakinarazpenak egiteko, elkargoko ondorio guztietarako. Helbidea aldatuz gero, ondorio horietarako, berariaz adierazi beharko da.
f) Osasun-agintari eskudunak ezarritako legezko baldintzak betez, publizitatea librea eta baimendua da, eta Publizitateari buruzko 34/88 Lege Orokorraren eta Bidegabeko Lehiari buruzko 15/07 Legearen ildoekin bat etorriko da.
– Publizitate oro lanbidearen duintasuna errespetatuz egin beharko da.
– Publizitateak egiazkoa izan beharko du eta frogatutako ezagupen, esperientzia eta ospearen araberakoa.
– Beste profesional batzuekin erkatzea debekatuta dago.
20. artikulua.– Lanbide-sozietateak eta erregistroa.
1.– Martxoaren 15eko 2/2007 Legearen babespean sortzen diren lanbide-sozietateak behar den erregistroan inskribatuz sartuko dira elkargoan. Inskribatutako sozietateek 2/2007 Legean ezarritakoa beteko dute, bai eta Batzar Nagusiak erregistroa sortzeko hartutako erabakia ere. Eta, zehapen-araubideari, araubide deontologikoari, eta bateraezintasun eta gaitasungabetzeei dagokien araubideari dagokienez, estatutu hauetan eta lanbide-jarduerari buruzko gainerako arauetan aurreikusitakoa beteko da.
2.-Lanbide-sozietateen Erregistroa Elkargoaren egoitzan egongo da; erregistro horretan sartuko dira martxoaren 15eko 2/2007 Legearen babesean sortutako sozietateak, Merkataritza Erregistratzaileak Elkargoari jakinarazten dizkionak, hain zuzen ere, lege horretan ezarritakoa betez.
3.– Erregistroan txertatu beharreko datuak, 2/2007 Lege horren 8.2 artikuluan xedatzen denez, honako hauek dira:
a) Sozietatearen izena eta helbidea.
b) Sozietatearen eraketa-eskritura publikoaren eguna eta identikazio-oharra, baimena eman duen notarioa, eta sozietatearen iraupena, epe zehatz baterako eratuz gero.
c) Sozietatearen helburu diren jarduera profesionalak.
d) Elkargokide profesionalen eta ez profesionalen datuak; elkargokide-zenbakia eta zein elkargo profesionaletakoa den.
e) Sozietatearen administrazio eta ordezkaritzaren ardura eman zaien pertsonen datuak, bazkide profesionalak diren ala ez adierazita.
4.– Elkargoak –arauetan xedatutako eran– Justizia Ministerioari eta autonomia-erkidegoko organo eskudunari Lanbide-sozietateen Erregistroan egindako inskripzioen zerrenda, horretarako sortuko den interneteko atarian horren berri eman ahal izateko.
21. artikulua.– Biltzar Nagusia.
1.– Biltzar nagusia da Elkargoko organo burujabea. Hori dela eta, hartzen dituen erabakiak elkargoko kide guztiek bete beharrekoak izango dira; hortaz, bertan ez daudenek, disidenteek eta abstenitzen direnek ere bete egin beharko dituzte.
2.– Eskubide guztiak dituzten elkargoko kideek parte hartu ahal izango dute biltzar nagusian.
22. artikulua.– Bitzar nagusi motak.
1.– Ohikoak eta ezohikoak izan daitezke biltzarrak.
2.– Ohiko Biltzar Nagusia urtean behin bilduko da, urteko lehenengo hiruhilekoan. Ohiko Biltzar Nagusiko gai-zerrendak jardueren planaren irakurtzea eta hurrengo urteko ekitaldiko aurrekontuen onartzea jasoko ditu.
3.– Ohiko Biltzarrean aurreko urteko aurrekontuaren likidazioa irakurri eta onartuko da eta memoria aurkeztuko.
4.– Ezohiko Biltzar Nagusia Gobernu Batzordeak erabakitzen duenean egingo da. Elkargoko kideen % 20k edo jarduneko kideen % 10ek eskatuta hartuko da deialdia egiteko erabakia, gai- zerrenda zehatz batekin.
5.– Gai-zerrendan azaltzen diren gaiei buruzko erabakiak baino ez dira hartuko.
23. artikulua.– Deialdiak.
Biltzar Nagusiaren bilerak idatziz eta banan-banan jakinaraziko dira, 15 egun lehenago gutxienez; eguna, ordua, lekua eta gai-zerrenda adierazi beharko dira.
24. artikulua.– Biltzarraren bileren araudia.
1.– Biltzar Nagusietako lehendakari Elkargoko lehendakaria izango da, eta idazkari, ordea, elkargoko idazkaria. Lehendakariak zuzenduko ditu eztabaidak, hitza eman edo kendu ahal izango du eta elkargokideei ohartarazi azalpenetan denbora gehiegi pasatzen badute, eztabaidagaiari buruzko azalpenak ez badira, edo aginteari, kideren bati, Gobernu Batzordeari edo Biltzar Nagusiari errespeturik erakusten ez badie; bi bider ohartarazi ondoren kasurik egiten ez duena lokaletik bidali ahal izango du.
2.– Biltzarrak dirauen bitartean ezin izango dira erabili irudiak eta hitzak erreproduzitzen dituzten ikus-entzunezko bitartekoak; idazkariak erabili ahal izango ditu, ordea, akta egiteko lagungarri izan dakizkion.
3.– Elkargoko kideak beste kide batek soilik ordezkatu ahal izango ditu. Horretarako, idazki bat emango zaio Gobernu Batzordeari, ordezkotza zein kideri eta zein biltzar nagusitarako –eguna jarri beharko da– ematen zaion argi eta garbi azalduz. Agiria behar den moduan izenpetuko dute kide biek, eta bertan adierazten den biltzar nagusirako baino ez du balioko.
4.– Kide bakoitzak ordezkotza bi eduki ahal izango ditu, gehienez.
5.– Biltzar nagusia balioz eratzeko, kideen erabateko gehiengoak, present daudela nahiz ordezkatuta, egon beharko du deialdian. Bigarren deialdian, ordu erdi geroago egingo baita, baliozkoa izango da kideen kopurua, present daudela nahiz ordezkatuta, edozein dela ere.
6.– Gai-zerrendan adierazitako gaiei buruzko erabakiak baino ez dira hartuko.
7.– Bozketak hiru modukoak izan daitezke: ohikoak, izendunak edo isilpekoak. Lehendakariak ebazten duenean edo biltzarrera joandakoen % 20k eskatzen duenean egingo dira isilpean bozketak. Bozketa batean ahobatezkotasuna dagoela joko da, lehendakariak eztabaidagaia onartzen den ala ez galdetzen duenean, elkargokideetako inork ez badu aurkakoa adierazten. Nolanahi ere, lehendakariak proposatu ahal izango du bozketa egitea.
8.– Bozketa arrunta egiaztatzeko, lehenengo eztabaidagaia onartzen dutenak altxatuko dira, gero onartzen ez dutenak eta azkenik abstenitzen direnak. Horrela egingo da elkargokideren batek eskatzen duen aldioro. Bozketa arruntzat joko da, baita ere, besoa jasota egiten dena.
9.– Bozketa izenduna egiteko bertaratutako elkargokide bakoitzak izen-abizenak esango ditu eta segidan «Bai», «Ez» edo «Abstentzioa» hitza, eta gutxienez hogei elkargokidek eskatzen dutenean egingo da.
10.– Biltzarrera joandakoen eta ordezkatutakoen botoen gehiengo soilaz hartuko dira erabakiak, estatutuetan gai jakin batzuetarako besterik adierazten ez bada.
25. artikulua.– Akta-liburua eta Urteko txostena.
1.– Biltzar nagusietan aktak idatziko dira. Aktak lehendakariak eta idazkariak sinatuko dituzte, eta liburu batean erregistratuko dira. Biltzarreko akta biltzarrak berak onartuko du eta betearazteko indarra izango du.
2.– Ahalik eta gardentasun handiena lortzeko, Gobernu Batzordeak Urteko Txosten bat prestatuko du, eta txosten horretan, gutxienez, informazio hau egongo da:
a) Kudeaketa ekonomikoari buruzko urteko txostena, langile-gastuak behar bezain banakaturik dauzkana. Gobernu Batzordeko kideek beren kargua dela-eta jasotzen dituzten ordainsariak ere adierazi behar dira.
b) Kontzeptuka eta emandako zerbitzu-motaren arabera banakaturik aplikatu behar diren kuoten zenbatekoa, bai eta zenbateko hori kalkulatzeko eta aplikatzeko arauak ere.
c) Informazio erantsia eta estatistika-informazioa, instruitzen ari diren edo dagoeneko irmoak diren informazio– eta zehapen-prozedurei buruzkoa. Arau-haustea, izapideketa eta ezarritako zigorra ere adierazi behar dira, datu pertsonalak babesteari buruzko legeria betez betiere.
d) Informazio erantsia eta estatistika-informazioa, kontsumitzaileek edo erabiltzaileek eta haiek ordezkatzen dituzten erakundeek aurkeztutako kexei eta erreklamazioei buruzkoa. Bere izapideketari buruzkoa ere izan daiteke informazio hori, eta, hala badagokio, kexa edo erreklamazioa baiesteko edo ezesteko izan dituzten arrazoiei buruzkoa, datu pertsonalak babesteari buruzko legeria betez betiere.
e) Kode deontologikoen edukian egindako aldaketak, halako koderik badago.
f) Gobernu Batzordeko kideek dituzten bateraezintasunei eta interes-gatazken egoerei buruzko arauak.
g) Ikus-onespenari buruzko estatistika-informazioa. Hala badagokio, datuak lurraldeka banakaturik aurkeztuko dira.
3.– Urteko Txostena web-orriaren bidez jakinaraziko da, urteko lehenengo seihilekoan.
26. artikulua.– Biltzar Nagusiaren eskumenak.
Biltzar Nagusiaren eginkizunak eta eskumenak hauek dira:
a) Gobernu Batzordea aukeratzea.
b) Gobernu Batzordeak aurkeztutako jardueren urteko memoria onartzea, kasua bada.
c) Ekitaldiko balantzea eta emaitzen kontua onartzea, kasua bada.
d) Aurrekontuak onartzea.
e) Gobernu Batzordearen kudeaketa ezagutzea.
f) Barne araubiderako Araudia onartzea.
g) Deontologia Araudia onartzea.
h) Estatutuetako aldaketak onartzea.
i) Aldizkakoak ez diren kuotak eta derramak onartzea.
j) Gobernu Batzordeak haren eskumenpean uzten dizkion gaiak ebaztea
.k) Elkargoa bategiteko, zurgatzeko, banatzeko, haren izena aldatzeko eta elkargoa desegiteko proposamenak onartzea, beharrezkoa izango dela biltzarrera joandakoen erdia eta bat gehiagoko gehiengoa lortzea.
l) Gobernu Batzordearen edo bere kideen kudeaketa zentsuratzea. Zentsura eraginkorra izateko, biltzarrera joandakoen bi herenen gehiengoa beharko da.
m) Gobernu organoetako titularrak kargutik kentzea, biltzarreko bi herenen zentsura-botoaren bidez.
5. TITULUA
GOBERNU ORGANOAK
27. artikulua.– Osaera.
Honako hauek izango dira Gobernu Batzordeko kide: lehendakaria, lehendakariordea, idazkaria, diruzaina eta gutxienez bi bokal, eta gehienez 10.
28. artikulua.– Gobernu Batzordearen egitekoak.
Gobernu Batzordeari dagokio elkargoaren zuzendaritza eta administrazioa, bai eta Batzar Nagusiak hartutako erabakiak egikaritzea ere. Gobernu Batzordearen eskumenak honako hauek dira:
a) Cumplir y hacer cumplir los acuerdos de la Asamblea General, los Estatutos y la legislación.
b) Decidir sobre las solicitudes de colegiación.
c) Fijar la cuantía de las cuotas de percepción periódica.
29. artikulua.– Karguen izaera eta iraupena.
1.– Zelan eta Elkargo Ofiziala legeak aitortutako zuzenbide publikoko korporazioa den, hautagaiei dagozkien obligazioak betetzeak –korporazioaren eta lanbidearen ondorioetarako– elkargoaren obligazioak betetzeari dagozkion kontsiderazioa eta izaera izango ditu.
2.– Elkargoko kargu bat hautapen bidez izendatzen denean, izendapen horrek ahalmena ematen dio agintaldian karguaz libreki baliatzeko; ahalmen hauek izango ditu:
a) Elkargo-ordezkaritzari dagozkion gaiei buruz iritzia ematekoa, askatasunez.
b) Elkargoaren eskubideak eta interesak, bere karguaren ardurapean utzitakoak, defendatzeko behar diren ekintzak sustatzeko ahalmena.
c) Estatutuetako arauei jarraituz korporazioko gobernu-organoetako gainerako kideekin bilerak egiteko ahalmena, elkargoarentzat interesgarri diren gaien inguruan eztabaidatzeko, erabakiak hartzeko eta kudeatzeko.
d) Bere egitekoak askatasunez bete behar dituenez, horren kontrako usurpazio, abusu eta esku-sartze ororen aurka babestua izatea.
e) Kasu bakoitzean aplikagarriak diren neurrian, jarduera profesionala eteteko ahalmena izatea, elkargoaren ordezkaritza izateak horretara behartzen duenean.
3.– Ordezkaritza-kargu hautetsiek, elkargo-erakundeek arauz deitutako batzarretan parte hartzeak, indarrean dauden xedapenek kasu bakoitzerako adierazitako ondorioak izango ditu.
4.– Ordezkaritza duen karguak lanpostutik joateko beharraren berri eman beharko dio kasuan kasuko agintariari: deialdiaren testuaz justifikatu beharko du lanpostuan ez egotearen arrazoia.
5.– Karguen iraupena lau urtekoa izango da; eta berriz ere aukeratu ahalko dira. Gobernu Batzordeko kideren batek kargua uzten badu, arrazoia edozein dela ere, batzordeak ordezko bat izendatuko du bitarteko, arauzko lehen hautaketa egiten den arte.
6.– Gobernu Batzordearen kideen erdiek baino gehiagok uzten badute beren kargua, hilabeteko epean hauteskundeetarako deia egingo da.
30. artikulua.– Bilerak.
1.– Gobernu Batzarra bi hilabeterik behin bilduko da ohiko eran, deialdia lehendakariak egin eta gero. Ezohiko bilerak behar diren guztietan egingo dira, lehendakariak edo biltzarreko kide batek eskatuta.
2.– Zitazioak banakakoak izango dira eta zortzi egun lehenago bidaliko dira. Presa egonez gero, ahoz egin ahal izango da deia, idatzizko jakinarazpen batekin sendetsiko dela. Erabakiak bertaratzen diren kideen gehiengoaz hartuko dira. Berdinketa denean lehendakariak erabakiko du, kalitateko botoa baitu.
3.– Beharrezkoa da kide guztiak joatea. Arrazoirik eman barik jarraian hiru biltzarretara joateari huts egiten bazaio, edo jarraian izan gabe, urtebetean sei bileratara joateari huts egiten bazaio, kargua utzi egin dela esan nahiko du. Huts egitea idatziz justifikatu beharko da zortzi eguneko epean, Gobernu Batzarrak bilera egiten duenetik hasita.
4.– Batzordearen eztabaidak isilpekoak izango dira.
5.– Erabakiak hartzeko ezinbestekoa izango da batzarra osatzen duten kideen erdia eta bat gehiagoko quorum-a izatea.
31. artikulua.– Gobernu Batzordeko lehendakariaren eskumenak.
Lehendakariak eskumen hauek ditu:
a) Elkargoaren ordezkari izatea, elkargoak herri-agintariekin, erakundeekin, edozein motatako korporaziorekin eta pertsona fisiko nahiz juridikoekin dituen harremanetan.
b) Elkargoaren zuzendaritza eta presako kasuetan bere eskumenekoak ez diren kasuak ebaztea. Horrelakoetan, hartutako erabakien berri eman beharko dio Gobernu Batzordeari, egiten den lehenengo bileran.
c) Idazkariak egiten dituen egiaztapenak ikus-onestea.
d) Artikulu honetako a) idatzi-zatiarekin zerikusirik duten agiriak baimentzea sinaduraz.
e) Judizio-gaietarako ahalduntzeak ematea, Gobernu Batzordeak horretarako baimena ematen dioenean.
f) Gobernu Batzordearen bileretarako eta ohiko nahiz ezohiko biltzar nagusietarako deia egitea.
g) Elkargoaren kontu korronteak irekitzea, bai banketxeetan, bai aurrezki-kutxetan, eta fondoak mugitzea, diruzainarekin batera.
h) Diruzainak proposatutakoaren arabera, fondoak mugitzeko baimena ematea. Edozein motatako gordailuak eta fidantzak eratzea eta deuseztatzea, diruzainarekin batera.
i) Gobernu Batzordeko kide guztien lana koordinatzea.
32. artikulua.– Lehendakariordearen eskurantzak.
Lehendakariordeak lehendakariak ematen dizkion egiteko guztiak beteko ditu, eta, lehendakaria ez dagoenean, gaixorik dagoenean edo kargua hutsik dagoenean lehendakariaren egitekoak beteko ditu.
33. artikulua.– Idazkariaren eskurantzak.
Idazkariak eskumen hauek izango ditu:
a) Elkargoko zerbitzuen funtzionamendua ahalik eta ordenatuena izateko behar diren liburuez arduratzea. Beharrezkoak izango dira Biltzar Nagusiaren eta Gobernu Batzordearen akten liburuak eta agirien sarrera eta irteerarena.
b) Akten liburuak idaztea eta sinatzea, lehendakariaren oniritziaz, eta egiaztagiriak egitea.
c) Urteko memoria idaztea.
d) Elkargoko bulegoen funtzionamendua eta langileen jarduera zaintzea. Laneko arriskuei aurre hartzeko arauak ezagutu eta betetzeaz arduratuko da beren beregi.
e) Elkargoko kideen espedienteen izapidetzea kontrolatzea eta elkargoko kideen zerrenda eguneratua izatea une oro. Zehatz, perituen zerrendak gertatu eta Justiziako Administrazioaren eskura jartzeaz arduratuko da.
f) Elkargoaren egintza guztietarako zitazio-ofizioak idaztea eta bidaltzea. Elkargoaren egoitzan leku nabarmenean egongo den iragarki taularen erabilpen egokiaz eta eguneratzeaz ere arduratuko da.
g) Elkargo profesional erregistratu, egoki iritzi bezainbeste, eta, denboraz eta eraz, inskribatutako erakundeei buruzko jakinarazpenak egin erakunde ofizialei.
h) Gobernu Batzordeak hartutako erabakiak betetzea.
i) Datu pertsonalak babesteaz arduratzea Elkargoaren harreman orotan eta, batik bat, elkargokideekin dituen harremanetan.
j) Bere ardurapeko dokumentu guztiak jagotea eta, lapurtu, galdu edo suntsituz gero, behar diren neurriak hartzea, guztiz edo zati batez birjartzeko, betiere hartutako neurrien eragingarritasuna aldizka egiaztatuz; eta neurriok ezarriz, Gobernu Batzordeak hala irizten badio. Horri dagokionez, elkargoko dokumentuak modu ez zilegian erabiltzeari erreparatu beharko dio, eta dokumentuotan sartzeko kontrola zorroztu egin beharko du.
34. artikulua.– Diruzainaren eskurantzak.
Diruzainaren eskuruntzak hauek dira:
a) Elkargoaren fondoak bildu, zaindu eta kudeatzea, kontularitzaren ardura izatea eta kanpoko kontularitzarekin bat eginik egin behar diren lanak egitea.
b) Gobernu Batzordeak agindutako ordainketak egitea eta elkargoaren fondoak mugitzeko agiriak sinatzea, lehendakariarekin batera.
c) Ekitaldiko emaitzen kontua eta balantzea egitea, eta sarreren eta gastuen aurrekontua egitea, biltzar nagusiak onar ditzan.
d) Behar diren kontularitza-liburuez arduratzea eta horiek gainbegiratzea.
e) Egoeraren balantzea egitea, lehendakariak edo Gobernu Batzordeak eskatzen dionean.
f) Elkargoaren finantza-egoeraren berri ematea Gobernu Batzordeari.
g) Bere ardurapeko dokumentu guztiak jagotea eta, lapurtu, galdu edo suntsituz gero, behar diren neurriak hartzea, guztiz edo zati batez birjartzeko, betiere hartutako neurrien eragingarritasuna aldizka egiaztatuz; eta neurriok ezarriz, Gobernu Batzordeak hala irizten badio. Horri dagokionez, elkargoko dokumentuak modu ez zilegian erabiltzeari erreparatu beharko dio, eta dokumentuotan sartzeko kontrola zorroztu egin beharko du.
5. TITULUA
GOBERNU ORGANOAK
I.– Gobernu-batzordeko batzorde iraunkorra.
35. artikulua.– Osaera.
Gobernu Batzordeko kide guztiek osatzen dute Gobernu Batzordeko Batzorde Iraunkorra.
36. artikulua.– Batzorde Iraunkorra egitea.
Gobernu Batzordeko Batzorde Iraunkorrak bilera egin dezan, lehendakaria (edo, ez badago, lehendakariordea) eta Gobernu Batzordeko hiru kide beharko dira, eta, ahal bada, hiru kide horien artean, idazkaria eta diruzaina egon daitezen.
37. artikulua.– Eskumenak.
1.– Gobernu Batzordeko Batzorde Iraunkorrak berorri estatutu hauetan esleitutako eskumen guztiak bete ditzake, eta horren baliotasuna eta eraginkortasuna batzorde horretako osoko bilkurarenak bestekoak izango dira, hurrengo paragrafoan adierazitakoa salbuetsita.
2.– Batzorde iraunkorrak, hala ere, Gobernu Batzordeko Osoko Bilkurari eman beharko dio berak hartutako erabakien berri, egingo duen hurrengo bilkuran berretsiak izan daitezen. Gobernu Batzordearen Osoko bilkurak Batzorde Iraunkorraren erabakia ez berresteko berariazko erabakia hartzen badu, momentu horretan bertan ezeztatu egingo da eta indarra galduko du.
38. artikulua.– Funtzionamendua.
Batzorde Iraunkorrak bera arautzen duen erregelamenduari egokituko dio bere funtzionamendua, eta Gobernu Batzordearen Osoko Bilkurarentzat estatutu hauetako 27. artikulutik 34.era xedatutakoa aplikatuko da, osagarri moduan.
II.– Batzordeak eta lantaldeak.
39. artikulua.– Izaera.
Batzordeak eginkizun zehatz batzuk betetzeko sortzen dira, eta ez dute ebazpen ahalmenik, ez bada horiei buruzko xedapen arautzaileek besterik ezartzen dutela. Lan-taldeak aholkularitza- entitateak dira. Hor, elkargoak interes zehatz bat duela ikusten du eta ez dutela erabaki-ahalmenik elkargoan.
40. artikulua.– Batzordeak sortzea.
Gobernu Batzordeari dagokio batzordeak sortzea, euren lurralde eremua zeinahi delarik ere.
41. artikulua.– Erregulazioa.
Batzordeak eta lantaldeak estatutu hauen babesean eman daitezkeen araudietan xedatukoaren arabera arautuko dira.
42. artikulua.– Elkargokideei eta kontsumitzaileei edo erabiltzaileei arreta emateko zerbitzua.
1.– Elkargoak kontsumitzaileei edo erabiltzaileei arreta emateko zerbitzu bat izango du. Zerbitzu horrek izapidetu eta ebatziko ditu elkargokideen lanbide-zerbitzuak kontratatzen dituzten kontsumitzaileek edo erabiltzaileek elkargoaren edo elkargokideen jarduna dela-eta aurkezten dituzten kexak eta erreklamazioak, bai eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteek eta antolakundeek beren ordez edo beren interesen alde aurkeztutakoak ere.
2.– Kontsumitzaileei eta erabiltzaileei arreta emateko zerbitzu horren bidez, elkargoak ebatziko du kexa edo erreklamazioa, bai gatazkak auzibidetik kanpo konpontzeko sistemari buruzko informazioa emanez, bai espedientea elkargoaren organo zehatzaileetara bidaliz, bai espedientea artxibatuz, bai beste edozein erabaki hartuz.
3.– Zerbitzu horren araubidean aurreikusi beharko da kexak eta erreklamazioak mezu elektroniko bidez eta urrutitik bidal daitezkeela.
III.– Elkargoaren leihatila bakarra.
43. artikulua.– Elkargoaren leihatila bakarra.
1.– Elkargoak web-orria izango du, eta web-orri horri esker, eta zerbitzu-jardueretan libre sartzeari eta beren baliatzeari buruzko azaroaren 23ko 17/2009 Legean aurreikusitako leihatila bakarra erabiliz, profesionalek egin ahal izango dituzte elkargoan sartzeko, elkargokide gisa jarduteko eta elkargoan baja emateko egin beharreko izapideak; horretarako, gune bakarra beharko dute, izapide horiek guztiak mezu elektroniko bidez eta urrutitik eginez. Elkargoaren antolakundeek behar dena egingo dute, profesionalek, leihatila bakar horren bidez, honako hauek doan egin ditzaten:
a) Beren lanbidean hasteko eta horretan jarduteko beharrezko informazioa eta inprimakiak eskuratzea.
b) Beharrezko dokumentazioa eta eskariak aurkeztea, elkargokide egiteari buruzkoa barne.
c) Interesatutzat jotzen den prozedurak nola dauden jakitea, derrigorrezko izapide-egintzen berri jasotzea eta egintza horiek nola ebatzi diren elkargoak jakinaraztea, zehapen-espedienteen jakinarazpena barne, bestela egiterik ez badago.
d) Elkargokideei Ohiko eta Ezohiko Biltzar Nagusietako bilkuretara joateko dei egitea eta elkargoaren jardun publikoaren nahiz pribatuaren berri ematea.
2.– Leihatila bakar horren bidez, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak hobeto defendatzeko, elkargoaren antolakundeek informazio hau eskainiko dute, argi eta doan:
a) Elkargokideei erregistroa erabiltzeko bidea ematea. Erregistroa uneoro eguneraturik egongo da, eta gutxienez honako datu hauek bilduko ditu: elkargoko profesionalen izen-deiturak, elkargokide-zenbakia, dituen titulu ofizialak, lanbide-helbidea eta lanbide-gaikuntzaren egoera.
b) Lanbide-sozietateen erregistroa erabiltzeko bidea ematea, Lanbide-sozietateei buruzko martxoaren 15eko 2/2007 Legearen 8. artikuluan jasotako edukia izango duena.
c) Erreklamazio-bideak eta errekurtsoak, kontsumitzaileen edo erabiltzaileen eta elkargokide baten edo elkargoaren arteko gatazkarik gertatuz gero aurkez daitezkeenak.
d) Lanbide-zerbitzuen jasotzaileek laguntza jasotzeko jo dezaketen kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarte edo erakundeei buruzko datuak.
e) Kode deontologikoen edukia.
3.– Elkargoak behar diren neurriak hartu ahal izango ditu artikulu honetan aurreikusitakoa betetzeko. Horretarako, dauden sistemen arteko elkarreragingarritasuna bermatzeko behar diren teknologiak eskuratu ahal izango dituzte.
5. TITULUA
GOBERNU ORGANOAK
44. artikulua.– Hautesle eta hautagai izateko baldintzak.
1.– Elkargoko betebeharrak beteta dituzten kide guztiek, jardunean ari edo ez, izango dute hautatuak izateko eskubidea, baldin eta gutxienez urtebete igaro bada kide egin zirenetik. Hauek, ordea, ez dute eskubide hori izango: zigor baten ondorioz, oro har, elkargoko jarduerak etenda dituztenek edo eskubide horiek murriztuta dituztenek.
2.– Elkargoko eskubide guztiak dituzten kide guztiek dute botoa emateko eskubidea.
45. artikulua.– Hautagai-zerrendak.
1.– Aukeratu beharreko Gobernu Batzordeko kide guztiak dituzten hautagai-zerrenda oso guztiek parte hartu ahal izango dute hauteskundeetan.
2.– Hautagai bakoitzak zein kargu hartuko duen adieraziz egin beharko dira hautagai-zerrendak.
3.– Elkargokideak ezingo dira aurkeztu leku edo zerrenda batera baino gehiagotara.
46. artikulua.– Hautatzeko prozedura.
a) Hauteskundeetarako deia Gobernu Batzordeak egingo du, eguna baino hogeita hamar egun lehenago gutxienez. Deialdiarekin batera, botorako eskubidea duten kideen behin betiko zerrenda argitaratuko du Elkargoko Idazkaritzako iragarkien oholean.
Kideek hautesleen zerrenden aurka erreklamaziorik aurkeztu nahi izanez gero, bost eguneko epea izango dute, agerian jarri zirenetik hasita.
Erreklamazioak Gobernu Batzordeak ebatziko ditu, aurkezteko epea amaitu eta hurrengo hiru egunen barruan. Erabakia errekurtso egile guztiei jakinaraziko zaie, hurrengo hamar egunen barruan.
b) Hautagai-zerrendak Elkargoaren Idazkaritzan aurkeztu beharko dira, deialdia argitaratu eta hurrengo zortzi egun naturalen barruan. Zortzi egunok iragan ondoren, aurkeztutako hautagai- zerrendak argitaratuko ditu Gobernu Batzordeak, hurrengo hiru egun baliodunen barruan. Hauteskundeetara hautagai-zerrenda bakarra aurkeztuz gero, hautagai-zerrenda hori besterik gabe hautatuta geratuko da, ez baita izapide gehiagorik egin beharko, eta hautagaitzako kideak karguez jabetuko dira.
c) Hauteskundeetako Mahaiaren deialdiaren orduan eta lokaletan egingo dira hauteskundeak. Mahaiak lehendakari bat, bokal bi eta idazkari bat izango ditu. Fisioterapeutarik nagusiena izango da lehendakari, eta gazteena, ordea, idazkari. Hautagai-zerrenda bakoitzak kideen artean kontuhartzaile bat izendatu ahalko du, hauteskundeetako lanetan ordezka dezan.
d) Hauteskunde-mahaian hautestontziak egongo dira, zeinek itxi egingo baitira, botoak sartzeko zirrikitua bakarrik utziz.
Ontziok itxita egongo dira, botoak sartzeko zirrikitu bat baino ez dute edukiko. Hauteskunde- mahaia eratuta, lehendakariak hasiera emango dio bozketari eta ixteko jarritako orduan aretoko ateak itxi egingo dira eta barruan dauden kideek baino ez dute bozkatzerik izango.
Ondoren, dagokion egiaztapena eginda, une horretan ziurtatuko postaz, ezarritako baldintzekin, iritsi diren botoak sartuko dira postontzian. Gobernu Batzordeak hautaketa-ordua ebatziko du.
e) Kideek txartel batez soilik emango dute botoa. Kidea identifikatuta, txartela lehendakariari emango zaio, eta horrek sartuko du postontzian, hauteslea bertan dela. Mahaiko idazkariak botoa eman dutenak seinalatuko ditu kideen zerrendan.
Botoa norberak eman ezean, ziurtatutako postaz eman ahalko da, txartela kartazal itxi batean lehendakariari igorriz. Kartazal hori beste kartazal batean sartuko da, NANaren fotokopiarekin batera. Bigarren kartazala ere itxita igorriko da, igorlea nor den argi eta garbi azalduta, sinaduraz. Ziurtatutako postaz emandako botoak Gobernu Batzordeko Idazkaritzara bidaliko dira, lehendakariarentzat. Hauteskundeak egin baino hiru egun lehenago bidali beharko dira; lehendakariak jasoko ditu bozketa amaitzeko jarritako ordua baino lehen.
f) Bozketa amaitu ostean, zenbaketari ekingo zaio. Txartel hauek baliogabetzat joko dira: bozketaren edukinaz besteko adierazpenak dituztenak; hauteslearen nahia behar bezala ikustea eragozten duten orbainak dituztenak; hautagai-zerrenda bat baino gehiago edo hautagai-zerrenda osagabeak izendatzen dutenak.
Zenbaketa amaiturik, lehendakaritzak emaitza iragarriko du eta ondoren, botorik gehien lortu duen hautagai-zerrenda hautatutzat joko da.
g) Bozketaren garapenari eta zenbaketaren emaitzari buruzko akta bat egingo da, mahaiko kide guztiek izenpetzekoa. Aktaren kopia bat elkargoaren iragarkien taulan jarriko da.
h) Gobernu Batzorderako hautatuak izan direnek hauteskundearen egunetik hasi eta 15 eguneko epea izango dute karguaz jabetzeko.
i) Izendapenak Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion Sailari jakinaraziko zaizkio, 10 eguneko epean, egiten direnetik hasita.
47. artikulua.– Ondare-ahalmena.
1.– Elkargoak, bere helburuak betetze aldera, ondare-ahalmen erabatekoa du ondasunak administratu eta kudeatzeko. Ekonomia-jarduera aurrekontuko prozedurari jarraituz egingo da.
2.– Elkargoak unean-unean indarrean dauden kontabilitateari buruzko arauekin bat eginez, arduraz eramango du kontabilitatea, eta, nahitaez, kontuen auditoria kanpoan egingo zaio, aurrekontuen ekitaldi bakoitzean behin. Horretaz aparte, zentsatutako guztizkoaren % 15 elkargokidek edo kopuru handiagoak kontuen auditoretza egiteko eska dezakete Biltzar Nagusian arauz erabakitako baldintzetan.
48. artikulua.– Elkargoaren ekonomia-baliabideak.
1.– Elkargoaren fondoak baliabide arruntez eta apartekoez osaturik egongo dira.
2.– Baliabide arruntak hauek izango dira:
a) Elkargoaren ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideen errendimendua.
b) Txostenak, irizpenak, azterlanak eta beste zerbitzu batzuk ordainduta egiteko jartzen diren eskubideak.
c) Sartze-eskubideak eta ohiko eta ezohiko kuotak, derramak barne.
d) Egiaztagiri fede-emaileak ematea.
e) Lanbide-partaidetzagatiko eskubideak.
f) Posible den beste edozein, antzeko ezaugarriak dituena.
3.– Aparteko baliabideak hauek izango dira:
a) Jatorri publiko edo pribatua duten diru-laguntzak edo dohainak.
b) Oinordetza dela-eta edo beste edozein kausagatik Elkargoaren ondarean sartzen diren ondasunak.
c) Korporazio-kargak kentzeko kuota bereziak.
d) Legez posible den beste edozein, baliabide arrunta ez dena.
49. artikulua.– Aurrekontua eta likidazioa urtero egingo dira eta elkargoaren gastuak eta diru- sarrera guztiak jasoko dituzte.
50. artikulua.– Gobernu Batzordeak urtero honako hauek aurkeztuko dizkio Biltzar Nagusiari, onar ditzan:
a) Aurreko ekitaldiko aurrekontuaren likidazioa.
b) Hurrengo ekitaldirako aurrekontua.
51. artikulua.– Ondasunak likidatzea.
1.– Elkargoa bere helburuak bertan behera uztearen ondorioz baino ez da desegiterik izango, Biltzar Nagusiak erabakia hartu ondoren eta estatutu hauetan ezartzen den arauzko prozeduraren arabera.
2.– Elkargoa desegiteko proposamena egiteko, kideen ehuneko berrogeita hamarrak eskatu beharko dio idatziz Gobernu Batzordeari. Eskaera jasota, Gobernu Batzordeak berehala egingo du elkargokideen Ezohiko Biltzar Nagusirako deia. Deialdia eta gai-zerrenda 30 egun lehenago argitaratu beharko dira lurralde historiko bakoitzean gehien saltzen diren hiru egunkaritan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Kide guztiei jakinaraziko zaie zirkularren bitartez.
3.– Elkargoa deseginez gero, Gobernu Batzordeak batzorde likidatzaile gisa jardungo du. Biltzar nagusiari geratzen diren ondasunen norakoa proposatuko dio; ondasunok Fisioterapiarekin zerikusirik duen eta gizarterako interesgarriak diren egitekoak betetzen dituen edozein erakunderi esleituko zaizkio. Erakunde horrek irabazte-xederik gabekoa izan beharko du.
52. artikulua.– Eskumena.
Elkargo Ofizialaren Gobernu Batzordeak «ohorezko ikurra» duen «ohorezko elkargokidea» izendatzeko proposamena egin diezaioke Batzar Nagusiari, hain zuzen ere, korporazioaren edo lanbidearen zereginetan lortutako merituengatik ohore hori merezi izan dutenen alde. Estatu mailako ohorezko elkargokidea izendatzeko proposamena ere egin diezaioke Fisioterapeuten Elkargo Ofizialen Kontseilu Orokorrari.
53. artikulua.– Irizpide orokorrak.
1.– Biltzar Nagusia izango da –Gobernu Batzordeak proposamen egin eta gero– Ohorezko Elkargokidearen –ohorezko ikurrarekin– izendapena egiteko eskumena duen organoa.
2.– Ohorezko Elkargokide –ohorezko ikurrarekin– izendatu ahal izango dira organo eskumendunaren iritziz nahiko meritu dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak.
3.– Izendapen horiek ematerakoan, bereizi gura diren lagunen lan azpimarragarria eta merituzkoa baloratuko da, fisioterapiaren edo, oro har, medikuntzaren alde edo defentsan egindako jarduerak direnak direla.
a) Lanbide-ariketa eredugarria.
b) Etika profesionalaren edo Korporazio fisioterapeutikoaren interes gorenen defentsan burututako lana.
c) Banakako egintzak, baldin eta zientziaren, lanbidearen, gizartearen edo gizatasunaren ikuspegitik apartekoak badira.
54. artikulua.– Prozedura.
1.– Gobernu Batzordeak egingo du Ohorezko Elkargokidearen izendapena. Elkargo Ofizialeko kideek euren iradokizuna aurkez dezakete.
2.– Erabateko gehiengoz hartuko du erabakia –isilpeko botazioz– organo eskumendunak, eta dagokion deialdiko gai-zerrendan utziko da jasota proposamena.
3.– Ohorezko Elkargokide izendatu ostean, Elkargo Ofizialak argitaratu egingo du bere zabalkunde bideak erabiliz, eta alderdi interesdunari ohorezko ikurra erabiltzeko ahalmena emango dion izendapena emango dio modurik erakusgarrienean.
55. artikulua.– Ohorezko elkargokidearen ikurra.
Ohorezko ikurrak intsignia bat izango du, non Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoa izena jasoko baitu.
56. artikulua.– Ohorezko Elkargokideen Erregistro Bereziaz.
Ohorezko Elkargokideen erregistro berezi bat egongo da Elkargo Ofizialean, non ohorezko ikurra duten elkargokideak egongo baitira jasota, baita izendapen hurrenkeraren zenbakia eta bereizmena eman zaion pertsona fisiko edo juridikoaren izena ere.
57. artikulua.– Beste bereizmen batzuk.
Barne araubidea behar den moduan araututa, beste bereizmen eta sari batzuk sortu ahal izango dira, fisioterapian aritzeak dakartzan ohorea, ospea eta goi-balioak saritu eta suspertzeko.
58. artikulua.– Diziplina jurisdikzioa.
Elkargoak jurisdikzioa du profesionalek, kideek edo gaikuntzadunek beren lanbidean edo elkargoko jardueran egindako hutsegiteak zigortzeko.
59. artikulua.– Falten kalifikazioa. Falta arinak, larriak eta oso larriak daude.
1.– Falta arinak dira:
a) Estatutuetako edo araudietako aginduak edo Gobernu Batzordearen erabakiak betetzerakoan arduragabe aritzea, maila apalean.
b) Lankideak begirunez ez tratatzea, ondorio larririk gertatzen ez bada.
c) Artikulu honen 2. idatzi-zatian jarritako faltak, larritzat jo ezin direnak.
2.– Falta larriak dira:
a) Lanbideko betebeharrak eta betebehar deontologikoak ez betetzea, ondorioz, kontsumitzaileek edo/eta erabiltzaileek horren kaltea jasotzen badute.
b) Lanbide bereko beste profesional batzuen edo horien gobernu-organoen eta lanbideagatik harremanetan dauden pertsonen edo erakundeen duintasuna larriki iraintzea eta horiek fisikoki erasotzea.
c) Lanbide-intrusismoa estaltzea.
d) Lanbideko elkargoen edo kontseiluen edo horko organoen ohiko funtzionamendua eragotzi edo aldatzen duten ekintzak.
e) Urte biko epean, gutxienez bost arau-hauste arin egitea.
f) La comisión de, al menos, cinco infracciones leves en el plazo de dos años.
3.– Falta oso larriak dira:
a) Lanbideko egitekoak ez burutzea, lanbide-jarduera eskatu nahiz hitzartu dutenentzat benetan kaltegarria denean.
b) Lanbidean jardutean doluzko delituak egitea; ez da kontuan hartuko zenbateraino parte hartu duen.
c) Urte biko epean, gutxienez bi arau-hauste larri egitea. 2. idatzi-zatiko e) letran adierazitako arau-haustea salbuetsi egiten da paragrafo honetan ezarritakotik.
60. artikulua.– Zehapen-prozedura.
Edozein diziplina-zigor jartzeko, dagokion espedientea prestatu eta izapidetu beharko da lehenik.
1.– Eskumena: Diziplina-ahala honako hauei dagokie:
a) Lanbideko Kontseiluari, eraginpeko pertsona Gobernu Batzordeko kide denean.
b) Gobernu Batzordeari, kideen gainerako kasuetan, eta a) idatzi-zatian jasotako kasuan, Lanbideko Kontseilua sortu artean.
2.– Espedientearen formak: zigor-espedienteak bete beharreko arauak:
a) a) Gobernu Batzordearen erabaki batek emango dio hasiera prozedurari, bai bere ekimenez. bai edozein kidek, pertsonak edo erakunde publiko nahiz pribatuk egindako salaketaren ondorioz.
Gobernu Batzordeak salaketa bat jasotzen duenean edo arau-hausteren bat egin dela dakienean, isilpeko informazioa izapidetzea ebatzi ahalko du, espedienteari hasiera ematea edota egintzak, ondoko beste errekurtsorik gabe, artxibatzea ebatzi aurretik.
Espedientea izapidetzeari buruzko egintza guztiak instruktoreak egingo ditu. Instruktorea Gobernu Batzordeak aukeratuko du kideen artean. Espedienteari hasiera eman zaiola eta instruktorea izendatu dela jakinaraziko zaio espedientea egin zaion kideari.
b) Instruktoreari dagozkio egintzak argitzeko egintzak eta probak burutzea eta zigor daitezkeen erantzunkizunak zehaztea. Burututako egintzak ikusita, kargu-plegu bat egingo da; bertan, egotzitako egintzak azalduko dira edo, bestela, espedientea bertan behera utzi eta artxibatzeko proposamena adieraziko da.
c) Karguen plegua interesatuari jakinaraziko zaio eta hamabost egun balioduneko epea emango zaio erantzuteko. Kargu-gabetzeko izapidean, interesdunak erabiliko dituen probak aurkeztu, eta, beharrezkoa bada, proposatu beharko ditu.
d) Karguen plegua erantzunda, edo hori egiteko epea igarota, eta dagokion proba eginda, instruktoreak erabaki-proposamena egingo du. Erabaki-proposamen hori interesdunari jakinaraziko zaio, hamabost eguneko epean bere defentsarako egokitzat jotzen duena alega dezan. Epe horretan, halaber, burututako jarduerak jakinaraziko zaizkio.
e) Erabaki-proposamena, egintza guztiekin, Gobernu Batzordeari igorriko zaio, dagokion erabakia har dezan.
f) Erabaki zigortzaileek probatutako egintzen zerrenda, hutsegiteen zehaztapena eta larritasunaren kalifikazioa jasoko dituzte. Egintzen zerrendak espedientean egindako kargu- pleguaren araberakoa izan beharko du.
61. artikulua.– Zehapenak.
1.– Falta oso larriek zehapen hauek izan ditzakete:
a) Lanbideko gaitasungabetzea, urtebete eta egun batetik hogei urtera bitartean, azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 17. artikulua betez.
b) 3.005,07 euro eta 30.050,61 euro bitarteko isuna.
2.– Arau-hauste larriei honako zehapen hauek ezarriko zaizkie:
a) Gehienez urtebeteko lanbide-gaitasungabetzea, azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 17. artikulua betez.
b) 300,51 euro eta 3.005,06 euro bitarteko isuna.
3.– Arau-hauste arinei honako zehapen hauek ezarriko zaizkie:
a) Ohartarazpena.
b) Isuna: gehienez, 3.005,50 eurokoa.
62. artikulua.– Preskripzioa.
1.– Oso arau-hauste larriek hiru urteren buruan preskribituko dute, larriek bi urteren buruan eta arinek urtebete pasata.
2.– Preskripzioa eten egingo da diziplina-espedientea hasten bada (interesdunari jakinarazi egin beharko zaio). Epea berriz ere iragango da, baldin eta sei hilabetez geldirik egon bada, hausleari egotz ez dakiokeen arrazoi bategatik.
63. artikulua.– Aurrekariak ezeztatzea.
Hona epeak: urtebete arinentzat, urte bi larrientzat eta hiru urte oso larrientzat.
64. artikulua.– Egintzei eta ebazpenei aplikatzeko zuzenbidea.
1.– Elkargoaren jarduera, bere organoak eratzeari dagokiona eta administrazio-ahalmenak erabiliz burutzen duena, zuzenbide administratiboari lotua egongo da.
2.– Izaera zibil eta penaleko egintzak eta ebazpenak, baita bere zerbitzura duen pertsonalarekiko harremanak ere, araubide zibil, penal edota lan-araubideari lotuko zaizkio hurrenez hurren.
65. artikulua.– Administrazio-zuzenbideari lotutako egintza eta ebazpenak inpugnatzea.
1.– Administrazio-zuzenbideari lotutako Elkargoko organoen egintza eta ebazpenek amaiera ematen diote administrazio-bideari, hurrengo paragrafoan ezarritakoa gorabehera.
2.– Gobernu-organoen egintza/ebazpenen eta izapide-egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezartzeko aukera dago, baldin eta ebazpen eta egintza horiek gaian zuzenean edo zeharka erabakitzen badute, prozedurarekin jarraitzeko aukera oztopatzen badute, indefentsioa eragiten badute edo legezko eskubide nahiz interesak kaltetzen badituzte. Errekurtso hori Kontseilu Autonomikoari zuzenduko zaio, eta halakorik ez balego, berriz, Estatuko Kontseilu Nagusiari. Errekurtso hori ezartzeko epea hilabetekoa izango da, egintza berariazkoa bada. Hala ez bada, epea hiru hilabetekoa izango da.
3.– Interesdunak, aurreko paragrafoko errekurtsoa aurkezten ez badu ere, egintza inpugnatu ahalko du administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren aurrean, jurisdikzio hori arautzen duen Legean ezarritakoaren arabera.
4.–Aurrekoparagrafoetanezarritakoagorabehera,EuskalAutonomiaErkidegokoAdministrazioak eskumena du Elkargoaren egintza eta ebazpenen aurka ezartzen diren errekurtsoak ezagutzeko, baldin eta Elkargo horrek Administrazioak eskuordetutako egiteko administratiboak baditu.
66. artikulua.– Epeak zenbatzea.
1.– Azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoaren arabera zenbatuko dira epeak eta epe- mugak.
2.– Epeak eta epe-mugak adierazteko erabili diren egunak egun baliodunak izango dira, estatutu hauetan kontrakorik adierazten ez bada.
67. artikulua.– Lanbide Elkargoaren estatutuak aldatzea.
1.– Elkargoaren estatutuen aldatzea, gutxienez elkargokideen % 45ek sustatu beharko dute, edo jarduenean dauden elkargokideen % 30ek, eta elkargoko Idazkaritzan frogagiria aurkeztu beharko dute.
2.– Aldaketak Ezohiko Biltzar Nagusiak onetsi beharko ditu. Gobernu Batzordeak egingo du Ezohiko Biltzar Nagusia biltzeko deialdia, eta gai-zerrendan zehaztuko dira zein diren aldaketa horiek. Aldatu nahi diren puntuak aldatzeko, ematen diren botoen bi herenen aldeko botoa beharko da.
3.– Elkargoaren estatuetan egindako aldaketak garaiz eta behar den moduan jakinaraziko zaizkio Eusko Jaurlaritzako sail eskumendunari.