MENU
HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK
‘12 hilabete, 12 osasun-gomendio´ kanpainaren iraileko gomendioaren bidez, herritarrei gogorarazten zaie fisioterapeutak ematen dien tratamenduari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea dutela.
Pazientearen sinadurak baimen informatuarekin ados dagoela esan nahi du, 16 urtetik beherakoen kasuan izan ezik; kasu horietan, gurasoek edo legezko tutoreek sinatu beharko dute dokumentua.
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) gogorarazten du pazienteek eskubidea dutela “tratamenduari buruzko informazio guztia ezagutzeko, prozeduratik hasi eta haren arrisku eta ondorio posibleetaraino”, baimen informatu gisa ezagutzen denaren bidez.
Hori da “12 hilabete, 12 osasun-gomendio” kanpainaren iraileko bideo-gomendioaren gogoetetako bat. Kanpaina hori honako hauekin batera egiten du Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak: Madrilgo Erkidegoko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala, Kataluniako Fisioterapeuten Elkargoa, Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala, Galiziako Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala, Valentziako Erkidegoko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala eta Kantabriako Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala. Hilabete honetan, pazienteei beren eskubideen eta baimen informatuaren berri ematen diete: https://www.youtube.com/watch?v=0qWZB6ZFN-k
Fisioterapeutek gogorarazten dute baimen informatua dagoela, fisioterapeutak egingo duen prozedurarekin lotutako informazio guztia modu argi eta zehatzean jasotzen duen dokumentua. “Pazienteak garen aldetik, gure tratamenduarekin zerikusia duen guztia ezagutzeko eskubidea dugu, eta fisioterapeutak garen aldetik, herritarrei informazio hori errazteko eta ezagutarazteko betebeharra dugu”, adierazi du EFEOko presidenteorde June Ruizek.
Ildo horretan, EFEOk honako hau gogorarazi du: baimen informatua onartzeko pazienteak hura sinatu egin beharko du, 16 urtetik beherakoen kasuan izan ezik; izan ere, horietan gurasoek edo ordezkari adingabeek izango dute horretarako ahalmena.
“Baimen informatua aplikatu beharreko prozedura eta teknikei, arrisku eta ondorioei (gutxienekoak badira ere) eta tratatu beharreko atalei buruzko informazioa emateko erabiltzen da. Hori aurretiaz badakigu, aplikazioarekin ados gauden erabaki ahal dugu”, azaldu du Ruizek.
Gainera, fisioterapeutek gogorarazi dute pazienteak saioetara bakarrik joatea erabaki dezakeela, edo, bestela, senideren batek edo konfiantzazko pertsonaren batek lagunduta bertaratu ahal dela. Hala ere, honako hau gogorazi dute: “egoera hori aldaketak izaten ari da COVID-19aren kontrako borroka dela eta”.
Ildo horretan, Euskal Funtzio Publikorako Batzordeak azpimarratu du “pazienteok eskubidea dugula fisioterapeutari gure gaitz edo lesioaren kausa edo balizko kausa, tratatu beharreko eremua eta ikuspuntu tekniko sanitariotik eta ebidentzia zientifikoaren ikuspegitik lesioa tratatzeko baliagarriak izan daitezkeen teknikak zeintzuk diren uneoro galdetzeko”.
Azkenik, elkargoak gogorarazi du fisioterapeutak gai direla pazienteek behar duten informazio guztia emateko, eta “edozein zalantza argitzeak lagundu egiten duela erabiltzaileak arreta ematen dion profesionalarengan daukan konfiantza handitzen”, gaineratu du Ruizek.
12 hilabete, 12 osasun-aholku´ kanpaina
“12 hilabete, 12 osasun-gomendio” kanpaina Madrilgo Erkidegoko Fisioterapeuten Elkargo Profesionalaren eta Kataluniako, Euskadiko, Nafarroako, Galiziako, Valentziako Erkidegoko, Kantabriako eta Errioxako fisioterapeuten elkargo profesionalen ekimena da. Bere helburua honako hau da: ohitura txarrek eragindako lesioak prebenitzea, hilean behin hainbat euskarritan emititzen diren animazio-film laburren bidez; besteak beste, sare sozialetan eta komunikabideetan.