MENU
HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA
EFEOk pertsonaia ospetsuen laguntzaz gauzatutako komunikazio kanpaina abiarazi zuen, gizarteari elkargokidetutako fisioterapeuta batengana jotzearen garrantzia ulertarazteko
Instrusismoa dugu fisioterapiaren garapen profesional osoa kaltetzen duten arazo nagusietako bat. Gure elkargoak eta beste erakunde batzuek abusuzko jardunbide horren aurka abiarazitako ekimenek emaitza onak ekarri dituzten arren, bide luzea dugu oraindik, zenbaitek, araututako prestakuntzarik gabe eta pazienteari kalteak eragiteko arriskuaz praktikatzen duten intrusismo profesionala erroetatik erauzi ahal izateko. Era berean, intrusismoak kalte larria egiten digu, prestakuntza zabalaz eta pertsonen osasuna eta ongizatea zaintzen dituen diziplina honi dagozkion lege arloko baldintza guztiak betez, egunez egun lanean dihardugun milaka fisioterapeutoi.
Urterik urte, masajista titulua eta bestelakoak ematen dituzten hainbat ikastaro agertzen dira, derrigorrezko legezko baldintzak bete gabe eta askotan ikasleak engainatuz edo sasi-egien laguntzaz erakarriz. Horren haritik, behar-beharrezkoa da gizarteak bertatik bertara ezagutzea fisioterapeuta bat zer den eta zer ez den, osasunari ondorio kaltegarriak ekar diezaizkioketen engainuak eta nahasmenduak saihestearren.
Hori dela eta, EFEOko komunikazio eta intrusismo batzordeek 'Ez zaitzatela nahastu!' lemapeko komunikazio kanpaina diseinatu dute, gure lanbidearen balioak gizarteari era atseginean helarazi eta herritarrei behar bezalako prestakuntzarik eta titulaziorik ez duten ustezko profesionalegana jotzeak dakartzan arriskuak ezagutarazteko asmoz.
Protagonista berezi-bereziak dituen bideo bat dugu kanpainaren ardatz. Bertan, hainbat diziplinatako pertsonaia ospetsuek beren ohiko jarduerak baztertu eta beste zeregin batzuei ekiten diete umorearen laguntzaz, beren esparruetan oso profesional onak direla frogatuz, baina esparru horietatik kanpo ez direla behar besteko bermeaz jarduteko gai. Ekimenak ahalegin berezia egin du herritarrek itxurakerietatik ihes egin eta arazoak konpontzeko profesional egokiak bila ditzaten. Grabazioan, zenbait fisioterapeutak ere parte hartu dute.
Kanpaina honen helburu nagusia, Euskadin fisioterapiaz dagoen ezagutza handitu eta elkargokide guztion lanaren balioa aitortzea da. Honela, paziente-kopurua areagotzeaz gain, intrusismozko jokabideen esparrua murriztuz joango gara. Zuen laguntza guztia behar dugu ekimen hau zabaltzeko. Ez zaitzatela nahastu!
Kanpainako posterrak
Kanpainako bideoak