HASIERA > ELKARGOA > ELKARGOKO BATZARRA

ELKARGOA

ELKARGOKO BATZARRA

GOBERNU-BATZORDEA EDUKIA



PRESIDENTEAREN ONGI ETORRIA

Elkargokide eta lankide agurgarriak:

Duela egun gutxi batzuk, neure gain hartu nuen beste profesional handi eta eskarmentudun batzuekin batera erakunde honetako presidentetza gidatzeko erronka, gure lanbidea hobetzen saiatzeko gogo biziz.

Elkargoa etengabe aritu da lanean urteotan guztiotan, eta denetariko lorpen profesional, akordio eta lankidetza-hitzarmen ugari egin ditu. Gaur egun, elkargokide guztiek eskura dute guri eragiten digun indarreko araudiari buruzko informazio garrantzitsu eta eguneratua, eta askotariko arloen gaineko aholkularitza espezializatua jaso dezakete; horrez gain, mota guztietako administrazio-jarduketak egin ahal dituzte. Horri esker, fisioterapeutok lehiakorragoak gara, eta erabateko segurtasun-bermearekin lan egiten dugu.

Bi urte hauetan, Elkargoa eraldatzen ari da, alde batetik zuen behar eta eskakizunei hobeto erantzuteko (egoitza soziala erosi dugu, profesional berriak hartu ditugu...) eta bestetik egunez egun arreta hurbilago eta pertsonalizatuagoa emateko. Gure helburua, oraindik ere, merezi duzuen kalitatearekin, hurbiltasunarekin, segurtasunarekin eta profesionaltasunarekin jardutea da. Horixe da gure konpromiso nagusia.

Elkargo modernoagoa gara, aktiboagoa, dinamikoagoa, adeitsuagoa eta ekintzaileagoa, eta izugarrizko ahalmena dugu: elkargoa osatzen dugun eta elkargoan eta elkargoarentzat lan egiten dugun guztion indarra. Elkargo honek bat egiten du zurekin, zure kezka, iradokizun eta gomendioekin.

Etapa berri honetan, ahalegina egingo dugu ematen ditugun zerbitzu guztiak indartzeko, beste lan batzuk eginez zerbitzuok are gehiago zabaltzeko eta erakundea oraindik eta gehiago profesionalizatzeko.

Gobernu Batzar berri honek bete-betean jardungo du gure lanbidea hobetzen jarraitzeko, eta, horretarako, zuzeneko komunikazioa izan behar dugu zuokin guztiokin. Zuen laguntza behar dugu etorkizuneko jarduerak hobetzeko, eta, berriro diogu, zuen parte-hartzea behar dugu denon arteko proiektu berri hau indartzeko eta aberasteko. Zuen ekarpenei esker, aurrera egin ahal izango dugu.

Eskerrak eman nahi dizkiet orain arte Batzarrean aritu diren kideei, Elkargoaren buruan eman duten denbora honetan egindako lanarengatik eta ahaleginarengatik. Eskerrik asko guztioi. Gobernu Batzar berriak bihotzez eskertzen dizue batzarrean jarritako konfiantza, eta ilusio handiz eta umiltasun osoz hartzen du bere gain ardura eta konpromiso hau.

Jaso ezazue agur bero bat.

Iban Arrien Celaya

Presidentea

ELKARGOKO BATZARRA

2022ko maiatzaren 16an burututako hauteskunde-prozesuaren ondoren, hauexek dira Gobernu Batzordeko kideak:

imagen Iban Arrien

PRESIDENTEA

Iban Arrien
Celaya
imagen Asier Arrizabalaga

PRESIDENTEORDEA

Asier Arrizabalaga
Otaegi
imagen Leire Peña

IDAZKARIA

Leire Peña
Belarra
imagen Edurne Andueza

DIRUZAINA

Edurne Andueza
Zabaleta
imagen Edorta Ansoleaga

1. BATZORDEKIDEA

Edorta Ansoleaga
Unibaso
imagen Andrea Scolari

2. BATZORDEKIDEA

Andrea Marina Scolari
Tártara
imagen Fernando Lazaro

3. BATZORDEKIDEA

Fernando Lázaro
Conde
imagen Borja Salcedo

4. BATZORDEKIDEA

Borja Salcedo
Echeverria
imagen Ane Arbillaga

5. BATZORDEKIDEA

Ane Arbillaga
Etxarri