MENU
HASIERA > HERRITARAK > ERREKLAMAZIOAK
Baldin kexaren bat badaukazu gure elkargokideren baten, Elkargoaren beraren, edo Euskadiko zentro zein kontsultategiren bateko pertsonalaren aldetik jaso duzun zerbitzu edo asistentziarengatik, arren eskatzen dizugu harremanetan jar zaitezela Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Bulegoarekin, Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Sailarekin eta/edo Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialarekin, EFEOko Kexa eta Erreklamazioetarako Prozedurari jarraituz.
Dokumentuaren deskarga
Zenbait lege aldatu eta zerbitzu-jardueretan aske sartzeari eta aritzeari buruzko legera egokitzeko abenduaren 22an onartu eta 2009ko abenduaren 23ko 308. zki.dun EAOn argitaratutako 25/2009 Legearen 10. artikuluaren arabera, Elkargo Profesionalek leihatila bakarreko zerbitzua izan behar dute profesionalentzat nahi erabiltzaile eta kontsumitzaileentzat.
Kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak hobeto defendatzeko, elkargoek honako informazio hau eskainiko dute aipatutako leihatila bakarraren bitartez, betiere era argi eta garbian, doan eta nahasmendurik gabe:
Elkargokideen erregistrorako sarbidea. Erregistroa eguneratuta egongo da une oro, eta gutxienez, honako datu hauek eskainiko ditu: elkargokidetutako profesionalen izen-deiturak, elkargokide-zenbakia, dagozkion titulu ofizialak, helbide profesionala eta gaikuntza profesionala (ikus Elkargokideen zerrenda).
Elkarte profesionalen erregistrorako sarbidea. Erregistro honek elkarte profesionalei buruzko 2/2007 Legearen 8. artikuluan zehaztutako edukia izango du (ikus Elkarte profesionalak).
Erreklamazioak eta helegiteak jartzeko bideak, kontsumitzaile edo erabiltzailearen eta elkargokide edo elkargo profesionalaren artean gatazkarik sortzekotan (orrialde honetan bertan).
Zerbitzu profesionalen jasotzaileek languntza eske balia ditzaketen kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarte edo erakundeei buruzko datuak (ikus Esteka interesgarriak).
Kode deontologikoen edukia (ikus Estatutuak eta Kode Deontologikoa).