HASIERA > ELKARGOA > ELKARGOKIDETZE ESKAERA

ELKARGOA

ELKARGOKIDETZE ESKAERA

ELKARGOKO KIDE EGITE-DOKUMENTAZIOA

Euskal Herriko Elkargoan izena ematea derrigorrezkoa izango da helbide profesional bakarra edo nagusiena hemen badago (Elkargo Profesionalen Otsailaren 13ko 2/1974 Legean, 3. art. 2. atala “Lanbide bat lurralde-elkargotan antolatzen denean, nahikoa izango da batean bakarrik izena ematea, eta izango da helbide profesional bakarra edo nagusiena kokatzen den lekuan, Estatuko lurralde osoan aritzeko,…”)

Dokumentuaren deskarga



Honekin batera aurkeztutako agiriak:

Fisioterapian unibertsitate-diplomadunaren titulu ofizialaren fotokopia konpultsatua edo Tituluaren behin-behineko Ordezko Egiaztagiria, zeinetan Unibertsitateko Tituludun Ofizialen Erregistro Nazionaleko zenbakia agertzen den

125 euroko aurrekuota Euskadiko Kutxa ES92 3035-0070-16-0700042412 zk.ra sartzearen frogagiria

Karnet-argazki bat, izena atzeko partetik jarrita

NAN-ren fotokopia bat

Oharra: Ez ahaztu Elkargo Profesionalean izena emateko eskabidea deskargatzea eta betetzea mesedez.

Elkargoaren Urteko Kuotak Kobratzeko / Itzultzeko Protokoloa



Jakinarazten dizugu, DBAOn aurreikusitakoari jarraikiz, zure datuak tratamendu-sistema batean sartuko direla. Haren erantzulea Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala da.

Izaera pertsonaleko datuak jasotzearen helburua Elkargoarekin duzun harremana kudeatzea izango da, urteroko direktorioa eta Elkargoaren komunikazioak bidaltzea barne, baita akordioak, ekitaldiak eta lanbidearen esparruan interesgarriak izan daitezkeen jarduerak ere, edozein bitartekotatik, posta elektronikoa barne.

Zuk berariaz baimena ematen duzu zure datu pertsonalak lagatzeko, beharrezkoa bada Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialaren zerbitzuak emateko edo hari dagozkion jarduerak garatzeko.

Zuk, datuen titularra zarenez gero, onarpena eta baimena ematen duzu datu horiek haren tratamendu-sisteman sartzeko. Doan erabili ahal izango dituzu atzitzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko, aurkaratzeko, tratamendua mugatzeko eta eramateko eskubideak, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialera zuzenduta, helbide honetan: Ibarrekolanda, 15, 48014, Bilbo, Bizkaia. Komunikazioan, DBLO adierazi beharko da.