HASIERA > ELKARGOA > SEXU-JAZARPENETARAKO PROTOKOLOA

ELKARGOA

SEXU-JAZARPENETARAKO PROTOKOLOA

SEXU-JAZARPENETARAKO PROTOKOLOA

EFEOren Gobernu Batzordeko kideok, Elkargoaren zuzendaritza-organoko kide garen heinean, EFEOn gerta daitezkeen sexu-jazarpenen edo sexuagatiko jazarpenen aurrean esku hartzeko prozedura arautzen duen protokolo bat sortu dugu, Legeak ezartzen duenarekin bat. Adierazi nahi dugu, halaber, ez dugula mota horretako indarkeriarik toleratzen eta, horrenbestez, sexu-jazarpen edo sexuagatiko jazarpen gisa uler daitezkeen jokabideak zigortu egingo direla.

Sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena, lan-arloan ager daitezkeen indarkeria-adierazpen gisa, sexuagatiko diskriminazio-egoera larrienetako bi dira, eta beste funtsezko eskubide batzuk ere urratzen dituzte.

Sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena prebenitu, saihestu eta, behin gertatzen direnean, geldiarazi egin behar dira, eta, hala badagokio, zigortu ere egin behar dira, biktimen osasunarentzat kaltegarria izango den ondoriorik sor ez dadin.

Hobekuntza hori denon onerako izango delakoan, jaso ezazue agur bero bat eta jakin ezazue zuen esanetara gaudela behar duzuenerako.

EFEOko Sexu-Jazarpeneko Protokoloa



EFEOko kexa edo salaketa-eredua