HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK

HERRITARAK

ALBISTEAK

2017 NABARMENDUTAKO BERRIAK

2017 // 12 // 27 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

EUSKAL FISIOTERAPEUTEK AHALEGIN FISIKOA NAHIZ BORTXATUTAKO GORPUTZ-JARRERAK ESKATZEN DITUZTEN LANBIDEETAKO LANGILEEN ARRISKUEZ OHARTARAZI DUTE

Euskal fisioterapeutek gaur ohartarazi dutenez, ahalegin fisikoa nahiz bortxatutako gorputz-jarrerak eskatzen dituzten lanbideetan diharduten pertsonek arazo muskulo-eskeletikoak (AME) pairatzeko arrisku handiagoa dute. Horien artekoak ditugu zaintzaileak,profesional sanitarioak nahiz Eguberrietan erosketen eta eskarien igoeraren ondorioz lan gehiago izan ohi duten paquetebanatzaileak.

ikustea

2017 // 12 // 15 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

JON DARPON EUSKO JAURLARITZAKO OSASUN SAILBURUAK FISIOTERAPIAKO III. EUSKADI SARIAK BANATZEKO EKITALDIA ZUZENDUKO DU BIHAR BILBON

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuak zuzenduko du bihar Bilbon, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) antolatutako Fisioterapiako III. Euskadi Sariak banatzeko ekitaldia. Hainbat profesionalek osasun arloko lanbide hau garatu eta zabaltzeko egin duten lana eta ahalegina aitortzea da sarien helburua. Ekitaldia 13:00etan hasiko da EFEOk Bilboko Ibarrekolanda kaleko 15ean duen egoitza berrian, eta bertan izango dira, besteak beste, Jon Aiartza Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordearen Presidenteordea eta Jon Herrero Euskadiko Fisioterapeuten Presidentea

ikustea

2017 // 12 // 05 - IREKIA

EUSKAL FISIOTERAPEUTEK JARRERA-HIGIENE EGOKIA MANTENTZEA GOMENDATU DIETE ADINEKO PERTSONEN ZAINTZAILEEI LESIOAK SAIHESTEKO

Gobernu Kontseiluak Euskal Administrazio Publiko osorako “2017ko Enplegu Publikorako Eskaintza” onartu du. Osteko prentsaurrekoan, Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autgobernuko Sailburu Josu Erkorekak azaldu duenez, guztira, 4.583 lanpostu betetzeko deialdia egingo da 2017an. Lanpostu hauek sektoreen arabera banatuko dira: osasuna, Hezkuntza, Segurtasuna eta Administrazio Orokorra eta erakunde autonomoak.

ikustea

2017 // 11 // 23 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

EUSKAL FISIOTERAPEUTEK JARRERA-HIGIENE EGOKIA MANTENTZEA GOMENDATU DIETE ADINEKO PERTSONEN ZAINTZAILEEI LESIOAK SAIHESTEKO

Euskal fisioterapeutek gaur “12 hilabete, 12 osasun-gomendio” kanpainaren barruan aurkeztu duten kontseilu berriaren arabera, gorputz-jarreren higiene egokia mantentzea ezinbestekoa da adineko pertsonen zaintzaileek balizko lesioak prebenitu eta saihesteko eta, era horretan, zainketa lanetan ahalik eta baldintzarik onenetan jarraitu ahal izateko. Gaur egun, gero eta ehiago dira adineko pertsonak artatzeaz arduratzen diren zaintzaile ez-profesionalak, eta egoera honi erreparatuta, behar-beharrezkoa da gorputz-higiene egokia mantentzeak duen garrantzia ezagutzera ematea.

ikustea

2017 // 10 // 24 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

EUSKAL FISIOTERAPEUTEK GOGORARAZI DUTENEZ, ARIKETA FISIKOA FUNTSEZKOA DA ARTRITISAREN, DIABETESAREN ETA ARNAS-GAIXOTASUNEN TRATAMENDURAKO

Euskal fisioterapeutek bideo berri bat zabaldu dute “12 hilabete, 12 osasun-gomendio” delako kanpainaren barruan, ariketa fisikoak osasuna hobetzeko eta bizitzako etapa guztietan bizimodu osasungarria egiteko duen garrantzia nabarmentzeko asmoz. Fisioterapeuten esanetan, ariketa fisikoa funtsezkoa da diabetesa, artritisa, arnas-gaixotasun kronikoak eta afekzio neurologikoak bezalako gaixotasunen tratamendurako, baldin eta profesional sanitarioek planifikatuta eta gainbegiratuta egiten bada. Kasu hauetan, ariketa fisikoa patologia edo lesio baten tratamenduari atxikita dagoenean, ariketa terapeutikoa deritzogu.

ikustea

2017 // 09 // 27 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

EUSKAL FISIOTERAPEUTEK GOMENDATU DUTENEZ, UDAREN ONDOREN UMEEK KIROL JARDUERETARA PIXKANAKA-PIXKANAKA ITZULI BEHAR DUTE LESIOAK SAIHESTEKO

Ariketa fisikoa funtsezko oinarrietako bat da pertsonaren garapenerako, eta irailean, udako atsedenaren ondoren, ume asko errutinara eta kirol jardueretara itzuli ohi dira. Ikasturtean lesioak gerta ez daitezen, funtsezkoa da kirol errutinara pixkanakapixkanaka itzultzea, izan ere, oporren ondorengo garaian finkatzen da urteko errutinaren oinarria.

ikustea

2017 // 08 // 29 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

EUSKAL FISIOTERAPEUTEK BIDEO BAT EDITATU DUTE, URTEAN 25.000 PERTSONA BAINO GEHIAGO KALTETZEN DITUZTEN LESIO MEDULARRAK SAIHESTEKO

Euskal fisioterapeutek, urtero Estatuan 25.000 pertsona baino gehiago kaltetzen dituzten lesio medularren zati handi bat prebenitzeko bideo bat editatu dute “12 hilabete, 12 osasun-gomendio” delako kanpainaren barrua. Zenbait kasutan lesio medularrak gaixotasunek eragindakoak diren arren, era horretako lesioen arrazoi nagusia, udan maizago gertatu ohi diren trafikoistripuek nahiz kirol arloko istripuek eragindako trumatismo larriak dira.

ikustea

2017 // 07 // 26 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

EUSKAL FISIOTERAPEUTEK UDA GARAIAN HIRIETAN NAHIZ HONDARTZETAN UGARITZEN DIREN KALEKO MASAJISTEN ARRISKUEZ OHARTARAZI DUTE

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO), udaren etorreraz hondartzetan eta zenbait hiritan normalean baino ugariagoak izan ohi diren kaleko masajisten esku jartzeak osasunari ekar diezaizkioketen arriskuez ohartarazi du. Pertsona hauek masaje terapeutikoko zerbitzuak eskaintzen dituzte, baina inongo kontrol sanitariorik gabe eta gutxieneko higiene-neurriak eta legezko baimenak izan gabe. Euskal fisioterapeuten esanetan, itxuraz inongo arriskurik ez duten praktika hauek garrantzizko lesioak eragin ditzakete horrelako zerbitzuez baliatzen diren turistengan eta herritarrengan. Hala nola, higienerik ezak eragindako kontaktu bidezko dermatitisa, gehiegizko luzaketak sorbaldan nahiz ukondoan sortutako tendinitisa, saihets-hezurraren haustura eta pneumotoraxa, edota lepoko errotazioaren manipulazio okerrari atxikitako zerbikalgia edo goi-mailako lesio neurologikoa.

ikustea

2017 // 07 // 11 - EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

AGINDUA, 2017KO EKAINAREN 6KOA, OSASUNEKO SAILBURUARENA, ARLO SANITARIOKO PROFESIONALAK PRESTATZEKO BEKAK ETA LAGUNTZAK EMATEKO 2017KO DEIALDIA EGITEKO DENA.

Ekainaren 29an Euskal Herriko Agintarien Aldizkarian argitaratu zen Osasun sailaren, osasun arloko zenbait laguntza emateko deialdia.
Deialdiaren Agindua eta laguntzak eskatzeko aplikazio informatikoa Osasun Saileko Web-orrian topa daitezke:
https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2017/prestatzeko-bekak/web01-s2osa/eu/

ikustea

2017 // 06 // 21 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

EUSKAL FISIOTERAPEUTEK FISIOTERAPIAREN BALIOA NABARMENDU DUTE LARRUAZALEKO ARAZOAK EZABATZEKO

Euskal fisioterapeutek bideo-kontseilu berri bat zabaldu dute gaur, “12 hilabete, 12 osasun-gomendio” delako kanpainaren barruan. Oraingo honetan, pazienteen artean gero eta sarriago erabiltzen den fisioterapia dermatofuntzionala delako modalitatea izan dute mintzagai. Egun, gero eta pertsona gehiago joan ohi dira fisioterapeutarenera larruazalaren mesedeko tratamenduren bat hartu eta zimurrak, aknea, ebakiondoak, ildaskak eta zelulitisa bezalako larruazaleko arazoak ezabatzeko. Hori dela eta, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO), Madril, Katalunia, Nafarroa eta Galiziako fisioterapeutekin batera, osasun estetikoko diziplina honek eskaintzen dituen aukerak argitu eta ezagutzera emateko bideo-gomendio hau landu dute.

ikustea

2017 // 06 // 16 - EFEO

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

EFEOk Osakidetzan arabera finko dauden profesionalen (Fisioterapeuten) kezka partekatzen du, 55/03 Legearen babespean lekualdatze-lehiaketa baten berehalako deialdia egiteko premiari dagokionez. Horren harira, EFEOk “2016ko abuztuan publikoki iragarri zen” lekualdatzeprozesua bizkortzeko eskaera luzatu die Osakidetzako Zuzendaritzari eta Giza Baliabideen Sailari, langile finkoek alde guztien interesekin bat datozen zerbitzuetan eta kokapenetan jarduteko aukera izan dezaten.

ikustea

2017 // 06 // 09 - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN ALDIZKARI OFIZIALA

GIZARTE ONGIZATERAKO FORU ERAKUNDEA

118/2017 Foru Agindua, ekainaren 1ekoa, deialdia eta oinarri espezi koak, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen karrerako funtzionario gisa (administrazio bereziko eskala, teknikarien azpieskala, erdi mailako teknikarien klasea, sioterapeuta) sartzeko hautaketa prozesua arautu behar dutenak

ikustea

2017 // 06 // 06 - IREKIA

OSASUN SAILAK 108.000 EURO BIDERATU DITU 2017AN EUSKAL OSASUN SISTEMAKO PROFESIONALEN PRESTAKUNTZARAKO BEKETARA ETA LAGUNTZETARA (GOBERNU BILERA 2017-06-06)

Gobernu Kontseiluak ontzat eman ditu prestakuntza-laguntza batzuk; horiek bideratuta daude Osasun Sailak osasun-profesionalen prestakuntza hobearen bidez zerbitzuen kalitatea hobetzearen alde egiten duen apustuari erantzuten dioten osasun-sistemako langile guztiei.

ikustea

2017 // 06 // 05 - IREKIA

OSAKIDETZAKO ZUZENDARITZAK AURTEN DEITZEKOA DEN 2016-2017KO LEP-AREN PLAZA KOPURUA 2.600RAINO ZABALDU DU

Eskaintzak, gaur Mahai Sektorialaren bileran aurkeztua, 2.600 plazako Lan Eskaintza Publikoaz gain, 2017an beste 939 plazaren lekualdatze-lehiaketa eta 2018rako une horretan leudekeen plaza huts guztiak jasoko lituzkeenbeste lekualdatze-lehiaketa jasotzen ditu, beste funtsezko hobekuntza batzuekin batera, besteak beste, behin behineko kontratazio irizpideak elkarrekin finkatzea

ikustea

2017 // 05 // 24 - FEOK-K PRENTSA AHORRA

FEOK-K, FEDKN-REKIN ETA EFE-REKIN BATERA, UNIBERTSITATEKO FISIOTERAPEUTA TITULUA URRUTIKO HEZKUNTZAN EZ EMATEA ESKATZEN DUTE.

Fisioterapeuten Elkargoen Kontseilu Nagusiak (CGCF), Fisioterapia Fakultateetako Dekanoen Konferentzia Nazionalak (CNDFF) eta Espainiako Fisioterapeuten Elkarteak (AEF) funtsezkotzat jo dituzte irakaskuntza presentziala eta tutoretzapeko praktika klinikoak, fisioterapeutek beharrezko gaitasun profesionalak har ditzaten, prebentzioa eta beren ardurapeko biztanleen osasuna sustatu eta oneratzea xede dituzten jarduerak gauzatu ahal izateko, urrutiko irakaskuntza-ereduari atxikitako titulazioek eskaintzen dutenaren aurka.

ikustea

2017 // 05 // 27 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

EUSKAL FISIOTERAPEUTEK BIZIKLETA ONDO ERABILTZEA GOMENDATU DUTE OSASUN KARDIOBASKULARRA ETA MUSKULOESKELETIKOA HOBETZEKO

EFEOtik adierazi dutenez, aulkitxoa behar bezala jartzea eta pedalei erritmo egokian eragitea garrantzitsuak izan daiteke kalteak eta lesioak saihesteko...

ikustea

2017 // 04 // 27 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

FISIOTERAPIAK OHEAN DAUDEN PAZIENTEEN BIZIMODUA HOBETU ETA ATROFIA MUSKULARRA, ZURRUNTASUN ARTIKULARRA ETA TRONBOSIEN AGERPENA PREBENITZEN DITU

Euskal fisioterapeutek “12 hilabete, 12 osasun-gomendio” kanpainari dagokion apirileko bideogomendioa zabaldu dute, eta bertan, ohean ordu asko igarotzen dituzten pazienteen gorputzjarrerak erregulartasunez eta behar bezala aldatzeak duen garrantzia nabarmendu dute

ikustea

2017 // 03 // 31 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

EUSKAL FISIOTERAPEUTEK ZORU PELBIKOA INDARTZEA GOMENDATU DIETE EMAKUME KIROLARIEI INKONTINENTZIA ARAZOAK SAIHESTEKO

Kirola praktikatzen duten 25 eta 45 urte bitarteko emakumeen erdiek, gutxi gorabehera, gernu-inkontinentzia dute, baina hau fisioterapiaren bitartez saihes daiteke, zoru pelbikoa osatzen duten giharrak landuz

ikustea

2017 // 03 // 30 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

EUSKAL FISIOTERAPEUTEK, ALDEZ AURREKO PATOLOGIAK DITUZTEN PERTSONEN KIROL-ORIENTAZIORAKO PROGRAMETAN PROFESIONAL EZ-SANITARIOEK PARTE HARTZEAK DAKARREN ARRISKUAZ OHARTARAZI DUTE

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) argi utzi nahi du ez direla nahastu behar kirol-jarduna gomendatzea eta ariketa fisikoaren bitartez patologia baten abordatze terapeutikoa egitea

ikustea

2017 // 02 // 17 - GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

KIROL ARLOKO BEKAK ETA LAGUNTZAK GIPUZKOAN

EFEOtik interesgarria baderitzozue, Gipuzkoan, kiroletako jardueren sustapenaren indarrean dagozan laguntzak eta bekak jakinarazten dizuegu.

ikustea

2017 / 01 / 17 - EITB

INTRUSISMOAK HIZKETAN

Intrusismoaz hizketan, EITBko Ahora saioan

ikustea
<< 2018 2016 >>