MENU
HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK
Trafiko-istripuak edo uretan gertatutako eroriko larriak dira lesio medular gehien eragiten duten izaera traumatikoko arrazoiak, baina prebentzioa areagotuz ekidin ditzakegu
Euskal fisioterapeutek, urtero Estatuan 25.000 pertsona baino gehiago kaltetzen dituzten lesio medularren zati handi bat prebenitzeko bideo bat editatu dute “12 hilabete, 12 osasun-gomendio” delako kanpainaren barrua. Zenbait kasutan lesio medularrak gaixotasunek eragindakoak diren arren, era horretako lesioen arrazoi nagusia, udan maizago gertatu ohi diren trafikoistripuek nahiz kirol arloko istripuek eragindako trumatismo larriak dira.
Horrelako ezbeharraak saihesteko asmoz, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO), Madril, Katalunia, Nafarroa eta Galiziako fisioterapeuten elkargoekin batera, jarraibide erraz batzuk bildu ditu abuztuko bideo-kontseiluan lesio medularrik ohikoenetako batzuk saihesten laguntzeko. Hartara, zenbait gomendio ondo kontuan hartu behar dira itxuraz kaltegabekoak diren baina arrisku larriak dituzten zenbait jarduera egiterakoan. June Ruiz Orcajo EFEOko residenteordeak gogoratu duenez, “prebentzioa da lesio medularrak saihesteko tratamendurik onena”.
Kotxea hartzen denean, zorroztasun osoz errespetatu behar dira zirkulazio-arauak eta abiadura-mugapenak, ibilgailua egoera onean mantenduz eta aldizka egin beharreko ikuskapenak eginez. Horrek guztiak lesio medularra eragin diezaigukeen istripu bat izatea ekidin dezake. Gainera, maiz hidratatzea gomendatzen da, bi orduz behin geldituz eta behin ere mugikorra erabili gabe, gidatzen ari garen bitartean.
Kirol arloko istripuen kasuan, udaren etorreraz uretako jarduerak ugaritu ohi dira, lesio medulara eragin diezaiguketen istripuen eragile nagusietako bat. Uretan arriskuak saihesteko, euskal fisioterapeutek garrantzi handikotzat jo dute keinu txiki batzuk kontuan hartzea, hala nola, uretara jauzi egin aurretik igerilekuaren sakonera egiaztatzea edo eskuak buruaren aurretik jartzea. Honela, inpakturik izatekotan, kolpea eskuek hartuko lukete, eta ez buruak.
Nolanahi ere, lesio medularra egon daitekeela susmatzekotan, larrialdi zerbitzuetara deitu behar da, istripua hartu duen pertsona mugitu gabe, lesioa larriagoa bihur ez dadin.
Fisioterapia giltzarrizkoa tratamendua egiteko
Fisioterapiaren eginkizuna giltzarrizkoa da lesio medularren tratamendua egiterakoan, pazientea osotasunean artatzen duen neurrian. Horrek esan nahi du, June Ruiz Orcajok adierazi duenez, “pazienteari mugikortasuna berreskuratzen laguntzeaz gain, gizartean eta lan-munduan txertatzen lagunduko dion errehabilitazio funtzionala ere egiten zaiola”.
Kaltetutako aldeetan zein lesiorik gabeko aldeetan mugikortasun artikular egokia mantentzeaz gain, fisioterapeutek bestelako jarduerak ere egin ohi dituzte pazienteekin; adibidez, esfortzuarekiko erresistentzia hobetzea, lesio medularra pairatu duen pertsonak bizi-kalitate ona izan dezan.
Bestalde, fisioterapeutak arnasketa-funtzio egokia mantentzeaz arduratzen dira funtzio hori kaltetuta geratu den kasuetan; baita kontrakturak eta tendinitisak bezalako bigarren mailako lesioak saihesteaz ere. Azkenik, fisioterapeutak pazienteak berrezteaz arduratzen dira berriz ere ibiltzeko gauza daitezen, premiazko muskulatura egoera onean mantenduz, eta lesiorik larrienak dituzten pazienteen kasuan, exoeskeletoaz baliatzen dira, zutik jarri eta ibiltzeak dakartzan onurez rofitatzen jarraitzeko aukera izan dezaten.