HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK

HERRITARAK

ALBISTEAK

BERRI NABARIAK

2017 // 12 // 27 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

Euskal fisioterapeutek ahalegin fisikoa nahiz bortxatutako gorputz-jarrerak eskatzen dituzten lanbideetako langileen arriskuez ohartarazi dute

Eguberrietan lan gehiago izan ohi duten paquete-banatzaileek eta profesional sanitarioek ahalegin fisikoaren ondoriozko lesio muskuloeskeletikoak pairatzeko arrisku handiagoa dute, besteak beste

Gaixotasun profesionalen % 80 arazo muskuloeskeletikoak direnez gero, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) horiek prebenitzeko kontseilua zabaldu du abenduan, “12 hilabete, 12 osasun-gomendio” delako kanpainaren barruan

Euskal fisioterapeutek gaur ohartarazi dutenez, ahalegin fisikoa nahiz bortxatutako gorputz-jarrerak eskatzen dituzten lanbideetan diharduten pertsonek arazo muskulo-eskeletikoak (AME) pairatzeko arrisku handiagoa dute. Horien artekoak ditugu zaintzaileak,profesional sanitarioak nahiz Eguberrietan erosketen eta eskarien igoeraren ondorioz lan gehiago izan ohi duten paquetebanatzaileak.

Mezu hau Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) Madril, Katalunia, Nafarroa eta Galiziako fisiorerapeuten elkargoekin batera garatzen duen “12 hilabete, 12 osasun-gomendio” kanpainaren abenduko bideo-gomendioan bildu da.

Euskal fisioterapeuten iritziz, behar-beharrezkoa da herrietarrei arrisku horien berri ematea, gurea baita lan-ingurunean ahalegin fisikoa egitearen ondorioz lesio gehien dituzten Europako herrialdeetako bat. Normalean lesio horiek patologia larriagoak eragiten ez dituzten arren, aldi bateko ezintasun egoerak sorrarazi ohi dituzte. Horren harira, gaixotasun profesionalen % 80 inguru arazo muskuloeskeletikoak direla kalkulatu da.

Horrelako arazoak lan dinamikoetan gerta daitezke, giharrak etengabe luzatzen direnean, baita lan estatikoetan ere, giharrak uzkurtzean egindako indarraren arabera neke muskularra sor daitekeen heinean.

EFEOtik arreta berezia egin diote kargak eskuz manipulatzeari, pertsonak eta gauzak lekuz aldatzeko ahalegina barne hartuta. Gainera, zenbait lanbidetan gizonak edo emakumeak baino ez egoteak frogatzen duen sexuen araberako bereizketa nabarmendu dute. Hartara, “Lan-Baldintzei buruzko Europako V. Inkestan” bildutako datuen arabera, karga astunak maneiatzeko lanetan, % 42 gizonezkoak eta % 24 emakumezkoak dira. Horren aldean, pertsonak mobilizatzeko lanetan, % 13 makumezkoak dira eta % 5 gizonezkoak.

June Ruiz Orcajo EFEOko presidenteordeak adierazi duenez, “eguneroko jardunean kargak garraiatzen diharduten pertsonek kargak jasotzea bezalako mugimendu errepikakorrak egitearen ondoriozko patologiak pairatzeko arrisku handiagoa izan ohi dute”. Horien arteakoak dirugu zaintzaileak eta banatzaileak. Azken hauek, gainera, eskailerak behin eta berriro igotzearen nahiz ibilgailutik jaitsi eta igotzearen ondoriozko arriskuei aurre egin behar izaten diete.

Fisioterapeutak enpresetan

Lesiorik ohikoenak sorbaldari, lepoari, besoei, belaunari nahiz bizkarri lotutakoak izaten dira, eta horren kariaz, oso gomendagarria da ahalegin fisikoa eskatzen duten sektoreetako enpresetan fisioterapeuta bat izatea. Aditu hauen ezagutzak eta esperientziak lesioak prebenitzen lagun dezakete, langileen ongizatearen nahiz enpresaren martxa onaren mesedetan, izan ere, baja gutxiago izateak ezin ukatuzko eragin positiboa du konpainiaren kontuetan.

Euskal fisioterapeuten esanetan, “fisioterapeutak lesio hauetarako laguntza edo konponbidea emateko tresnak ditu bizkarra tratatzeko balorazio egoki baten bitartez, eta muskulatura indartu eta orekatzeko moduko programa espezifiko bat eskain dezake, luzatze-ariketen eta ariketa abdominalen laguntzaz”.

“12 hilabete, 12 osasun-gomendio” deritzon kanpaina Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) Madril, Nafarroa, Katalunia eta Galiziako elkargoekin batera garatutako ekimena da. Gorputz-jarrera okerrek eragindako lesioak prebenitzea du helburu, eta horretarako, hilabetero-hilabetero, jendea kontzientziarazteko animazioko film laburrak ekoiztu eta sare sozialetan, komunikabideetan eta bestelako euskarrietan zabaltzen ditu.

Berrietara itzultzea