HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK

HERRITARAK

ALBISTEAK

BERRI NABARIAK

2017 // 12 // 15 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuak Fisioterapiako III. Euskadi Sariak banatzeko ekitaldia zuzenduko du bihar Bilbon

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) ematen dituen golardo hauek azken urte honetan hainbat profesionalek fisioterapiaren alde egindako lana aldarrikatzen dute

Sariak dituen 5 kategorien artean, ibilbide profesional onenarentzako saria eta ikerketa-lan onenaren aintzatespena nabarmen daitezke

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuak zuzenduko du bihar Bilbon, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) antolatutako Fisioterapiako III. Euskadi Sariak banatzeko ekitaldia. Hainbat profesionalek osasun arloko lanbide hau garatu eta zabaltzeko egin duten lana eta ahalegina aitortzea da sarien helburua. Ekitaldia 13:00etan hasiko da EFEOk Bilboko Ibarrekolanda kaleko 15ean duen egoitza berrian, eta bertan izango dira, besteak beste, Jon Aiartza Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordearen Presidenteordea eta Jon Herrero Euskadiko Fisioterapeuten Presidentea.

Aurtengo edizioan, sariak lehiaketako bost kategorietan esleitu dira. Horrela, fisioterapiari buruzko informazio-testurik onenarentzako saria ETB2ko AHORA saioak irabazi du, fisioterapiarekin zerikusia duten alderdiei eskainitako estalduragatik, euskal gizarteak fisioterapiaz duen ezagutza hobetuz. Adela Gonzalez aurkezlea dugu EFEOko presidentearen eskutik saria jasoko duen ordezkaritzako buru.

Ex aequo saria

Jon Aiartza Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordearen Presidenteordeak karrera amaierako lan onenarentzako saria emango dio Alejandro Proy Acostari “Evidencia sobre los exergaming como propuesta de abordaje en la prevención de caídas en el adulto mayor” deritzon ikerketagatik. Aintzatespen honek 300 euroko prestakuntza-beka bat du.

Horrez gain, 2017ko fisioterapeuta onenarentzako saria emateaz arduratuko da. Aurtengo edizioan, lehenengo aldiz, sari hau ex aequo jasoko dute bi euskal fisioterapeutak: Igor Sanchok eta Sergio Blancok. Golardo honek 500 euroko prestakuntza-beka bat du eta bi pertsona hauek Euskadin fisioterapia sustatzeko hartu duten konpromiso pertsonala aldarrikatzen du. Bata zein bestea estu-estu lotuta daude kirol fisioterapiarekin; lehenengoa Gipuzkoa Basket-en eta bigarrena Deportivo Alaves-en, bertan jardun baitu luzaz fisioterapeuta lanetan.

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua arduratuko da azken bi sariak banatzeaz: ikerketa saria eta ibilbide profesional onenarena. Lehenengoa Xabier Monasterio Cuencak irabazi du “Comparación de la eficacia de los métodos de feedback frente espejo vs. Guía láser en la corrección del valgo de rodilla en la sentadilla monopodal” izenburuko lanagatik. Golardoak 1.000 euroko dirusaria eta 500 euroko prestakuntza-beka bat ditu.

Azkenik, Emilio Morlan izan da ibilbibide profesional onenaren sariaren irabazlea. Morlan-ek 1965ean hasi zuen bere ibilbide profesionala, lehendabizi fisioterapeuta bezala Basurtuko Ospitalean, eta 1969tik 2007ra bitartean, Echevarria lantegian eta Mutua General de Seguros eta La Fraternidad mutualitateetan lan egin du. 1995ean, Espainiako Jardun Libreko Fisioterapeuten Elkartearen 1. Sinposioko lehenengo saria irabazi zuen. Espainiako Fisioterapeuten Elkartearen sortzailekidea da, eta erakunde horren Euskadiko ordezkaritzako Gobernu Batzordeko kidea izan da 1969tik 1997ra bitartean. Fisioterapiako Unibertsitate-Diplomaturako Lehen Ikasketa-Plana sortzeko batzordeko kidea izan zen 1984an. Horrez gain, Euskadiko lehenengo Fisioterapia Eskola sortu zuen batzordeko kidea izan zen, baita Osasun Publizitate Engainagarriari buruzko Batzordeko kidea ere.

Fisioterapiako III. Euskadi Sariak, Euskadiko Fisioteapeuten Elkargo Ofizialeko kideek osatutako epaimahai berezi batek ebatzi ditu.

Berrietara itzultzea