HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK

HERRITARAK

ALBISTEAK

BERRI NABARIAK

2017 // 05 // 27 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

Euskal fisioterapeutek bizikleta ondo erabiltzea gomendatu dute osasun kardiobaskularra eta muskuloeskeletikoa hobetzeko

EFEOtik adierazi dutenez, aulkitxoa behar bezala jartzea eta pedalei erritmo egokian eragitea garrantzitsuak izan daiteke kalteak eta lesioak saihesteko

Euskal fisioterapeutek guztiz egokitzat jo dute gaur bizikleta erabiltzea gure osasun kardiobaskularra zein muskuloeskeletikoa hobetzeko,kirol jarduera horrek eskaintzen dituen onura ugarien harira. Hauxe dugu, hain zuzen ere, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak(EFEO), Madrilgo, Kataluniako, Nafarroako eta Galiziako elkargoekin batera garatzen dituen “12 hilabete, 12 osasun-gomendio”kanpainiako bide-gomendio berriaren ardatz nagusia.

Bizikletaren erabilera izugarri hedatu da Euskadin, bereziki hiri-inguruneetan. Donostian edo Gasteizen, esaterako, herritarren ia %17k bizikleta erabili ohi du bere joan-etorrietarako. Bizikleta garraiobide arras egokia bilakatu da hiri barruko joan-etorri laburretarako,hainbat arrazoirengatik: ez du ia lekurik hartzen, ez du kutsatzen, eta osasuna hobetzen du, baldin eta lesioak saihesteko gorputz-jarrereninguruko oinarrizko gomendio batzuk kontuan hartzen badira.

Hori dela eta, euskal fisioterapeutek, Madrilgo, Kataluniako, Nafarroako eta Galiziako fisioterapeutekin batera, bizikletaz behar bezalazirkulatu eta lesioak saihesteko gogoan hartu beharreko oinarrizko gomendioak bildu dituzte maiatzeko bideo-kontseiluan.

Gorputz-jarreraren garrantzia lesioak saihesteko

EFEOtik, zenbait gomendio eskaini dituzte ekintza honen bitartez. Horrela, June Ruíz Orcajo euskal fisioterapeuten presidenteordeakadierazi duenez, “pedalei eragitean, hobe dugu erritmo handi samarrean egitea, hanketako giharrei eta giltzadurei gainkargarik ezeragiteko, izan ere, horrela jokatuz gero, lan handiagoa egingo dugu bihotz-birikekin, belaunaletako giltzaduretan gehiegizko indarkolpeakbaztertuz”.

Euskal fisioterapeutek, halaber, aulkitxoa altuera egokian jartzeak duen garrantzia nabarmendu dute, eta horretarako, “bizikleta gaineangaudela eta orpoa pedalean jarrita” doitu behar dela gogoratu dute, “belauna erabat luzatuta eta pedala lekurik baxuenean dagoela”.

Aulkitxoaren zabalera eta biguntasuna ere ondo kontuan hartu beharreko alderdiak dira, eta joan-etorri laburretan, askoz eregomendagarriagoa omen da jarleku bigun samarra erabiltzea. Eskuei dagokienez, inurridurak bezalako patologiak saihesteko, euskalfisioterapeutek “enborreko muskulatura osasuntsu mantentzea” gomendatu dute, “eskuen gainean gehiegizko pisurik ez jartzeko”.Gainera, gehiegizko presioak eragindako neuropatiak izanez gero, gel trinkoak eta ukabil eragonomikoak dituzten eskularruak erabiltzeagomendatu dute.

Hiri handietan zehar zirkulatzea

Arestian aipatu bezala, Kopenhage bezalako Europako zenbait hiritako kopuruetatik urrun gauden arren –hiri barruko joan-etorrien % 26 bizikletaz egiten baita hiri horietan–, Euskadin izugarri gehitu da bizikletaren hiri barruko erabilera.

Euskal fisioterapeutek gogoratu dutenez, hirietan zehar zirkulatzeak ez du zertan arriskutsua izan, baldin eta zuhurtziaz eta oinarrizko arauei kasu eginez egiten bada. Gainera, hirietako bizikleta alokatuek ez dute patologiarik eragiten, haien esanetan, aulkitxoa doitzeari buruzko gomendioak betez gero.

Horren harira, EFEOtik, kontuan hartu beharreko zenbait gomendio eskaini dituzte, hiri handietan ere txirrindularien segurtasuna hobetu ahal izateko. Besteak beste, eskuineko erreian zehar zirkulatzea gomendatu dute, zuzen eta artez, egin beharreko maniobrak besoekin seinalizatuz.

Horrez gain, June Ruíz Orcajo EFEOko presidenteordeak argi utzi du bizikleta une oro egoera onean mantendu behar dela, aldian-aldian frenoak, aldagailua, direkzioa, argiak eta gurpilak aztertuz. “Kaskoa erabiltzeak segurtasun handiagoa eman diezaioke txirrindulariari, baina ez ditu trafiko-istripuak saihesten”, gogoratu du.

Era berean, “bizikleta gaineko benetako segurtasuna abiadura moteltzea, arretaz gidatzea, mugimenduak eta maniobrak seinalizatzea eta norberaren zein besteen mugimenduak aurreikustea bezalako babes-neurri aktiboen erabileran oinarritzen direla” nabarmendu du.

“12 hilabete, 12 osasun-gomendio” delako kanpainia Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak eta Madrilgo, Kataluniako, Nafarroako eta Galiziako elkargo profesionalek abiarazitako ekimena da. Hartara, hilean behin sare sozialetan, komunikabideetan eta beste hainbat euskarriren bitartez zabaltzen diren animaziozko film laburren laguntzaz, herritarrak kontzientziatu eta gorputz-jarrera okerrek eragindako lesioak prebenitu nahi dituzte.

Berrietara itzultzea