HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

2015 IRAILA

HAURTZAROAN SEDENTARISMOA SAIHESTEKO GOMENDIO PRAKTIKOAK

Gure artean, zazpi eta zortzi urte tarteko ikasleen %43k gehiegizko pisua du. Europako lehen postuetan gaude haur-obesitatearen prebalentziari dagokionez. Gehiegizko pisua duten pertsonengan, garun-hodietako istripua edo bihotzeko gaixotasuna izateko arriskua %30-40 handiagoa izan ohi da.

Bederatzi urteko neska-mutilek, batez beste, ordu eta erdi ematen dute egunero telebistaren aurrean, eta nerabeek ia bi ordu. Honi, gero eta hedatuago dauden beste jarduera sedentario batzuk gaineratu behar zaizkio, bideojokoak eta Internet bidez txateatzea, kasu. Lauzpabost aldiz denbora gehiago erabiltzen da jarduera sedentarioetan jarduera fisikoetan baino. Behar-beharrezkoa da horrelako jarduerak mugatzea: egunero ordubete, gehienez.

Horretarako, helduok haur eta gaztetxoen eredu izan behar dugu, horrelako jarduerei eskaintzen diegun denbora laburtuz.

Gomendio hauek lagungarriak izan daitezke neska-mutilen sedentarismoa murrizteko:

• Jarduera fisikoa sustatzen duten opariak egin, sedentarismoa errazten dutenak baztertuz.

• Familia giroko jarduera sedentarioen ordez, familian egiteko moduko jarduera fisikoak bultzatu.

• Bi urtetik beherako haurrengan, ez sustatu inolako jarduera sedentariorik.

• Haurren gelan ez jarri telebistarik, honen erabilera areago ez dadin.

• Otorduean ez erabili telebista.

• Ez ibili “zizka-mizka” jarduera sedentarioak egiten diren bitartean.

• Jarduera fisikoa sustatzen duten bideojokoak bultzatu.

• Bideojokoak eta bideokontsolak denbora kontrola daitekeen lekuetan erabili behar dira.

• Ez da gomendagarria 12 urtetik beherako neska-mutilek telefono mugikorrak erabiltzea. Nolanahi ere, mugikorra izatekotan, horren erabilpena mugatu edo baztertu etxe barruan.

• Gogoan izan bizitzako unerik zoriontsuenak ez direla gertatzen telebista eta bideokontsolaren aurrean edo Interneten bitartez.

<< 2015 URRIA 2015 ABUZTUA >>