INTRUSISMOA ETA OSASUN-ZENTRO BATEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK
Osasuna ezinbesteko ondasuna duzu, eta zeure esku dago zaintzea eta nork zaintzen duen jakitea. Osasun-arazoren bat baduzu, osasun-zentro batera joan beharra duzu beti.
Osasun-zentroa, bitarteko teknikoak eta instalazioak biltzen dituen multzo antolatua da, eta bertan lan egiten duten profesionalek, titulazio ofizialari edota prestaketa profesionalari esker, pertsonen osasuna hobetzeko jarduera sanitario espezifikoak egiten dituzte. Osasun-zentroetan, zerbitzu bat edo gehiago egon daitezke, eta horiexek osatzen dute eskaintza asistentziala.
Jarduera sanitarioa, sustapen, prebentzio, diagnostiko, tratamendu edo errehabilitazio arloetako ekintza-multzoa da, pertsonen osasuna sustatu, leheneratu edo hobetzea xede duena, profesional sanitarioak tarteko direla.
Fisioterapia-zentroa deritzon unitate asistentzialean, fisioterapeuta bat arduratzen da bere titulazioari dagozkion funtzioak eta jarduerak egiteaz, betiere helburu prebentibo, hezitzaile edo terapeutiko batez, desgaitasunak dakartzaten gaixotasunei tratamendua emateko, edota eragile fisikoen laguntzaz funtzionaltasuna berreskuratzeko.
Tratamendu sanitarioren bat hartu behar baduzu, aukeratu beti elkargokidetuta dagoen profesional sanitario bat, eta Osasun Sailak baimendutako zentro bat.
Lanetik edo etxetik gertuen daukazun fisioterapia-zentroa aurki dezakezu gure webguneko zentroen gidaren bitartez. Osasuna esku onetan!