HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

2015 URRIA

IKTAK ERABILIZ LESIORIK EZ IZATEKO GOMENDIOAK

Lepoa zaindu:

Tabletak eta mugikorran bezalako pantaila bisualen erabilerak lepoa aurrerantz makurtzera behartzen gaitu. Luzaz erabili behar baduzu, baina manipulatu beharrik gabe, hobe duzu pantaila azalera lau baten gainean jartzea ikustatzeko, lepoa jarrera neutroan edukitzea ahalbidetuko baitizu.

Hatz lodiak zaindu:

Telefono mugikorra etengabeko harremana ahalbidetzen digun garrantzi handiko komunikazio osagaia da, baina horren erabilerak hatz lodiei eragiten die nagusiki testu-mezuak idatzi eta bideojokoetan jarduterakoan. Honek estresa sor dezake giltzaduretan, neurriz kanpoko exijentzia delako patologia eraginez. Atzamarrak nekatzen bazaizkizu, atseden hartu edo ahots bidezko idazketa bezalako metodo alternatiboak erabili.

Eskumuturrak zaindu:

Ordenagailuko sagua luzaz eta behin eta berriro erabiltzeak lesioak eragin ditzake eskuan nahiz eskumuturrean.

Ahal dela, teklatua ukondoa baino beheraxego kokatu. Honela, sorbalda eta eskumuturrak egoera erlaxatu batean mantenduko dira.

Gomazko kuxinak erabili.

Besaurreek finkatuta egon behar dute teklatuan idazterakoan nahiz sagua erabiltzerakoan.

Atseden hartu noizean behin, eta elongazio ariketak egin eskumuturreko eta atzamarretako gihar flexore eta estentsoreekin.

Kontuz erorikoekin:

Ez erabili telefono mugikorra paseoan ibili edo kalea zeharkatzen duzun bitartean, lesioren bat izan dezakezu eroriko batean edo ibilgailuren batek harrapatuta.

<< 2015 AZAROA 2015 IRAILA >>