HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

2021EKO ABUZTUA

EMAKUME KORRIKALARIAK ETA PELBIS ZORUAREN ZAINTZA

Korrikalaria bazara eta haurdun geratu bazara, fisioterapeuta batengana joatea gomendatzen dizugu, zure gorputzak jasango dituen aldaketei arreta emateko korrikaren praktika egokitzen jakin dezazun.

Fisioterapia uro-ginekologikoak ama izatear diren emakumeei haurdunaldian eta erditze ondoan laguntzen die, beren pelbis zorua zaintzen eta modu onean mantentzen erakutsiz.

Hori beharrezkoa baita, korrika egiten berriz hasteko modu seguru eta osasuntsuan.

Korrika egitea eragin handiko jarduera da eta gorputza modu progresibo batean egokitu behar da estimulu horretara.

Erditze ondoan, eta korrika egiteko zapatilak berriz jarri baino lehen, fisioterapiak perineoaren, sabelaldearen eta ipurmasailen muskulaturaren indarra eta kontrola birlortzen lagunduko dizu, kilometroak eta kilomeyroak korrika egiten hasi baino lehen.

Hemen dauzkazu entrenamenduetarako zenbait aholku:

- Saihestu itzazu distantzia luzeak, muskulatura osoaren presioa handitzen dute, pelbis zoruarena barne. Hobe dituzu 15 minutuko 3 saio, 45eko bat baino.

- Hobe da pauso gehiago eta txikiak ematea gutxi eta luzeak baino, horregatik gomendatzen da 180 pauso ematea minuturo, lasterketaren abiadura handitu gabe.

- Asfaltoa edo bidegorriak bezalako lur gogorrak egonkorragoak dira, baina eraginaren kudeaketarako korrikaren teknika on bat esijitzen dute.

- Ibilbide lauak hauta itzazu. Ez bada posible, hobe duzu korrika igo eta ibilian jaistea.

- Zapatila egokiak behar dituzu praktika honetarako, eta egoera onean daudenak gainera. Noiz behinka gurpilak begiratu behar dira, ezta?

Korrikalari, ez presarik izan, errekuperazio bakoitzarentzat gomendio zehatzak daude eta. Aholkua eska egiozu zure fisioterapeutari eta laster “ama korrikalari” baten gisa disfrutatu ahalko duzu.

<< 2021KO IRAILA 2021KO UZTAILA >>