Jende arruntak hortzak sakatzeari, igurtzeari edo karraska egiteari esaten diogu bruxismo.
Garunean estimulu automatizatu bat bezala sortzen den mastekatze muskuluen nahi gabeko asaldura da.
Bruxismoa baduzu, hortzetan higadura pairatuko duzu, edo hortzekin estutzeagatik ezpainetan markak, masailaren inguruan markak, artikulazio tenporo-mandibularrean mina edo musukulu maseteroaren hipertrofia. Lo edo esna zaudela, berdin du.
Egun, faktore psikosozialak dira bruxismoa eragiten dutenak,estres eta antsietate handia duen gizarte batean bizi baikara.
Fisioterapiatik masaila hezurraren, artikulazioaren eta inguruko muskulaturaren mina tratatuko dugu. Gainera, matrail hezur eremu osoa bizkarrezur zerbikalaz konektaturik dago, eta hori dela eta zonalde osoa baloratu eta tratatu beharko dugu.
- Atseden hartzen zaudenean, beha ezazu non jartzen duzun mingaina. Hortzen atzean goiko ahosabaian pausatua egon beharko luke. Goiko eta beheko hortz ebakitzaileek ez lukete elkar ukitu beharko.
- Berrikusi ahoa zenbat irekitzen duzun. Goiko eta beheko hortz ebakitzaileen artean 3behatz sartu ahal izatea litzateke normalena.
- Zonalde oro fazial hau erlaxatzeko ariketa erraz bat da ondokoa: maseteroan presioa behatzekin egin ahoa pixka bat irekitzen dugun bitartean.
- Ahoa ixteko presionatu dugu eta hainbat aldiz errepikatu oinazerik sentitu gabe.
Fisioterapiak mugimendua berrezartzen eta mina gutxitzen lagunduko dizu.