HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

2021EKO IRAILA

FISIOTERAPIA HEMOFILIAN

Hemofilia intzidentzia baxua duen sortzetiko eritasun bat da, gizonezkoei eragiten diena, eta odolaren koagulazioa aldatzen duena. Odola ongi koagulatzen ez delako, odol jarioak probokatzen ditu, baita kausa jakinik gabe ere (sarri muskuluetan edo artikulazio barnean). Odoljarioa da ukondoen, orkatilen eta belaunen artikulazioen hondatzearen arduradun nagusiena, mugikortasun urriago batera daramana eta beraz muskulatura ahulago eta atrofiatuago batera.

Fisioterapeutok hemofilia duen pazientearen bizi-kalitatea eta osasuna hobetzeko lan garrantzitsu bat egin dezakegu:

- Mina gutxitu

- Hematomaren desagerpena, odolaren birrabsortzioa bultzatu eta hanturazko prozesuan jardun.

- Pazientearen mugikortasuna hobetu

- Egoera fisiko apropos bat lortzen lagundu

- Bizi-kalitatea hobetu. Arlo muskuloeskeletikoan jasan ditzakeen ondorioak tratatu eta aurreikusi.

Horretarako fisioterapiak tresna ugari du. Horien artean ariketa terapeutikoa, pazientearen egoerara eta artikulazioen osasunera, bere behar eta desioak kontutan hartuz preskribatzen dena. Beti hematologoak preskribatu duen tratamendu farmakologikoa kontutan hartuz. Baita ere kinesiterapia, termoterapia, elektroterapia, magnetoterapia, laserterapia, hidroterapia eta ultradoinuak, pazientearen eta senideen hezkuntzan duen paper handia ahaztu gabe.

Hots, fisioterapeuta hemofilia duen pazientearen bizi-kalitatea mantentzeko edo hobetzeko lagungarri izango da, eritasun honekin jeneralean agertzen diren muskuluen eta artikulazioen konplikazioak aurreikusteko eta maneiatzeko eta bizitza aktiboago bat sustatzeko.

Eritasunaren fase guztietan zehar zu laguntzeko gaudela ez ezazu ahantz!

<< 2021KO URRIA 2021KO ABUZTUA >>