HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

2021EKO EKAINA

FISIOTERAPIA ETA ESKLEROSI LATERAL AMIOTROFIKOA

Esklerosi Lateral Amiotrofikoa (ELA), osasun arazo garrantzitsu bat izan arren, pazienteentzat eta haien senideentzat oraindik oso ezezaguna da.

ELAk gorputzaren parte batzuetatik besteetara doazen muskuluen ahultasuna eragiten du, pixkanaka paralisiraino heldu arte. Mugikortasuna, ahozko komunikazioa, degluzioa eta arnasketa erasaten ditu. Hala ere, ez die eragiten zentzumenei, adimenari eta begien muskuluei.

Zer egin dezake fisioterapiak zuretzat?

Lehen une batean, diagnostikoak ezin sinestea edo beldurra sor dezake. Horregatik dakigu eritasunaren fase guztietan pertsona laguntzea garrantzitsua dela. Pertsonak fisioterapiatik onurak aterako ditu prozesu osoan zehar: gorputz-jarreraren alterazioei aurre egiteko ariketak planifikatuz, oinazea prebenitzeko edo muskuluen zurruntasuna gutxiagotuz edo agian hain ezagunak ez diren beste arlo batzuk ere kontuan hartuz, hau da, hasiera hasieratik oinarrizkoak diren arnas zaintzak.

ELA diagnostiko baten aurrean, ariketa terapeutikoak eta laguntza teknikoen erabilera egokiak, hala diziplina arteko talde oso baten laguntzak,pazientearen gogo-aldartea hobetu dezakete.

Fisioterapeuta batek bizi-kalitatea mantentzen lagunduko du, ariketen laguntzaz eta planifikazioaz eboluzioaren ondoriozko konplikazioak aurreikusteko.

Gainera, ez ahaztu eritasun osoan zehar laguntzeko gaituzula.

<< 2021KO UZTAILA 2021KO MAIATZA >>