MENU
HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA
Biriken funtzioa eta aireztapen-eredua hobetzeko.
Arnasketa ezpainak zimurtuta:
Sudurretik arnasa hartu.
Bizpahiru 3 segundoz eutsi.
Airea ahotik bota ezpainak zimurtuta (putz egitean bezala). Espirazio aldia inspìrazioarena baino luzeagoa izan dadila.
Arnasketa abdominala edo diafragmatikoa:
Ahoz gora etzanda, hankak erdi-flexionaturik eta oinak lurrean jarrita. Edo aulki batean eserita, bizkarra ondo bermatuta, eta oinak pixka bat bereizita.
Eskuak abdomenean jarri. Sudurretatik arnasa hartu, birikak ahalik eta gehien bete.
MBizpahiru segundoz eutsi eta poliki-poliki ahotik bota, ezpainak zimurtuta. Egunero bi aldiz egin, 15 bat errepikapenekin.
Saihetseko arnasketa (Hedapen torazikoko ariketak):
Ahoz gora etzanda hankak luzatuta. Edo eserita.
Eskuak bular gainean jarri.
Arnasa leunki hartu begirada eskuetarantz zuzenduz.
Bizpahiru segundoz eutsi.
Airea bota saihetsak leunki presionatuz airea husten laguntzeko.
Hamabost aldiz egin ariketa, egunean bi aldiz.
Jariakinen kanporatzea errazteko
Ahoa zabalik, espirazio geldoa:
Alboz etzanda, hankak flexionatuta eta burko bat belaunen artean. Edo eserita.
Bost minutuz, arnasa sudurretik hartu, mantendu 2-bizpahiru segundoz eta astiro atera ahoa zabalik (kristal bat lurrundu nahiko bazenu bezala), birikak guztiz hustu arte.
Errepikatu beste alboan etzanda.
Egunean bi aldiz egin. Eztula sortzen bazaizu, eserita, sakon inspiratu eta erabili eta botatzeko zapi baten gainean eztula egin.
Presio positiboaz espirazioa:
Botila bat eta 40 zentimetro inguruko plastikozko hodi bat erabili. Botila erdiraino uraz bete.
Hodia hondotik 3 zentimetrora sartu.
Sudurraz arnasa hartu, bi segundoz eutsi eta hodiaren bidez bota putz eginez, uretan burbuilak sortuz 5-10 minutuz.
Egunean bi aldiz errepikatu.