HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

2021EKO APIRILA

FISIOTERAPIA ETA AUTISMOA

Autismoa garapenaren arazo bat da, honako arazo hauek eragiten dituena:

- Komunikazioan eta interakzio sozialetan gabezia iraunkorrak.

- Portaeren, interesen eta jardueren eredu murriztaileak.

- Zailtasunak prozesamendu eta integrazio sozialean.

Kalkuluen arabera, Espainian, herritarren %1 eta %5 artean izan daitezke autistak.

Diagnostikoa konplexua da eta askotan berantiarra. Arazo honen konplexutasuna bere aldakortasun handian datza, ez soilik pertsona ezberdinen artean baizik eta pertsona bakoitzarengan denboran zehar. Honen eredu da ahalmen kognitiboetan izaten den aniztasun handia, adimen normal edo hobe batetik, desgaitasun larrira arte.

Zergatik behar dute tratamendu fisio-terapikoa?

Autismoa duten pertsonen %50ak zailtasun neuromotrizak dituztelako:

- Muskulu-tonuaren eta mugimenduaren alterazioak.

- Ibiltzeko zailtasunak.

- Atzerapen psikomotorra. Batzuetan eskailerak igotzea edo jaistea edota idaztea erasaten duena.

- Sistema propio-zeptiboan, besti-bularrean eta taktilean ez-askitasunak, hots, gorputzaren kontrolean, orekan eta ukimenaren pertzepzioan zailtasunak.

Fisioterapiak honako hau landuko du:

- Indibidualizazioa: paziente bakoitzaren arazoak modu pertsonalizatu batez tratatuz.

- Estruktura: ingurunea egokituz aurreikusteko modukoa izan dadin; komunikazioa erraztuz eta helburu argiak jarriz.

- Intentsitatea eta orokortzea: denboran zehar eta eguneroko inguruneetan egindako interbentzioen bitartez.

Ez dago mirarizko tratamendurik autismoarentzat, baina Fisioterapiaz, bakoitzarengan dauden ahalmen guztiak loratzen lagundu dezakegu.

<< 2021KO MAIATZA 2021KO MARTXOA >>