HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

2021EKO MARTXOA

TELELAN ERAGINKOR ETA OSASUNTSU BATETARAKO

Zer moduz daramazu telelana? Abantailak badauzka, baina zenbait arlo garrantzitsu ezin ditugu ahaztu.

Aulkiaren garaiera, zure pantailarainoko distantzia eta zure besoen jarrera egokitzeak erosoago egotea ahalbidetzen du, baina ez da aski:

Sei ordu baino gehiago jarduerarik gabe egoteak diabetesaren, osteoporosiaren, gizentasunaren, kardiopatien, oinaze muskularren eta artikularren garapena bultzatzen du.

Lanaldian zehar etenaldiak programa itzazu eta mugitzeko aprobetxa itzazu, txandala jarri gabe!

Helburua muskulatura eta kardio-arnas-sistema aktibatzea eta orokorki artikulazioak mugitzea da.

Honatx zuretzako hiru ideia:

1- Aulkia erabiliz, esertzearen eta altxatzearen mugimendua egin ezazu gorputzaren pisua sostengatzera heldu gabe. Egin ezazu 30 segunduz jarraian, atseden hartu eta beste bospasei aldiz errepikatu.

2- Zutik jarri eta aldakekin zirkuluak marraztu, besoak zabalduz, oinak eta belaunak txandaka igoz.

3- Kilikatzen zaituen abestia bila ezazu zure gailuan. Entzun, dantzatu eta gustuko duzun bezala disfruta ezazu. Etxean zaude, ez egon beldur, nahi duzuna egin, ongi sentiarazten zaituena!

Eguna ongi antolatu,ez ezazu gosaldu edo bazkaldu telelana egiten ari zaren bitartean, espazioa ordenatu, argi naturala aprobetxatu eta ariketa piska bat egiteko 30 minutu gorde itzazu.

Oinazerik edo eragozpenik sentitzen baduzu, fisioterapeutarengana joan zaitez zure kasua balora dezan. Holako arazoei arreta emateko gu baikara profesional kualifikatuak.

<< 2021KO APIRILA 2021KO OTSAILA >>