HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

2021EKO OTSAILA

FISIOTERAPIA ZIUN

Inork ez du gaixorik egon nahi, inork ez du ospitaleratua izan nahi, inork ez du Zainketa Intentsiboetako Unitatean ingresaturik egon nahi, baina zuri gertatzen bazaizu, hau guzi hau jakitea interesgarria izango zaizu.

Lehenik eta behin, lasai egoten saia zaitez. Ongi egon zaitezen eta zure osasuna hobetzeko dena emango duten profesional batzuek artatuko baizaituzte.

Garrantzitsua da sintomak deskribatzea, oinazerik, nekerik, aire-faltaren sentsaziorik duzun esatea.

Oxijenoa nola ari zaren erabiltzen dioen pulsioximetroa ez kendu.

Arnasa hartzea kostatzen bazaizu, agian buruz behera jarriko zaituzte. Ez da atsegina, baina hobeto hartuko duzu arnasa. Pazientzia izan eta arau guziak bete.

Baliteke lo mantentzeko eta zure erosotasuna ziurtatzeko medikazioa jaso beharra. Fida zaitez, erabikirik hoberena hartuko dute eta.

Egun gutxi barru, hala dagokionean, fisioterapeuta batek bisita egingo dizu. Jarreraz aldatzen, mugitzen eta arnasa hobetzen lagunduko dizu. Dituzun zalantzak galdetu, erakutsiko dizkizun ariketak egin eta hobeto sentituko zara. Ikusiko duzu zein azkar itzultzen zaren etxera!

Ba al zenekien ZIUn fisioterapeuta bat izateak batez beste egonaldia bi egunez murrizten duela? Eta ZIUn egun bateko egonaldia 1.500 euro kostatzen bada, horra 3.000 euroko aurrezpena.

Fisioterapiak suspertze epeak laburtuz osasun sistemari gastuak aurrezten dizkiola diogu guk. Eta zenbakiek gauza bera diote.

<< 2021KO MARTXOA 2021KO URTARRILA >>