HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

2021KO URTARRILA

SEDENTARISMOA HAUSTEN

Egun, sedentarismoa arazo bat da. Zure fisioterapeutak arazo hori gainditzen lagun zaitzake, jarrera aldaketa eta aktibazio erraz batzuekin. Maíz aldatzen dena baita jarrerarik hoberena.

Hona hemen zenbait aholku:

1 - Ordenagailuaren aurrean ordu asko ematen baduzu:

a. Komunera joan behar duzunean zure mahaitik urrunen dagoenera joan zaitez

b. Jar ezazu inprimagailua zure mahaitik ahalik eta urrunen

c. Jarrera aldaketarako alarma bat jar ezazu

d. Oinez joan zaitez eta ezin baduzu, zure lan zentrotik ahalik eta urrunen aparka ezazu, aktibazioa areagotzeko.

2 – Zure aisialdian ordu asko eserita ematen baduzu…

a. telebista ikusten, iragarki une bakoitzean zutitu zaitez eta ibili

b. irakurtzen, bideojoak jokatzen, gurutzegramak egiten, 45 minuturo zutitu zaitez eta ibili 5 minutuz.

3. Ikaslea bazara jar ezazu alarma bat bi orduro aulkitik jaikitzeko eta

a. aurrerantz eta atzerantz bizkarra luzatu

b. sorbaldak mugitu gora eta behera, aurrera eta atzera

c. sentadilla batzuk egin

d. ariketa bakoitza 20 aldiz errepikatu

Jarraibide hauetaz gain, garrantzitsua da ariketa fisikoa egitea ibilian, igerian, korrika, bizikletan.

Baina eragozpenen bat, artikulazio edo gihar oinazeren bat baldin baduzu, jo ezazu zure konfiantzazko fisioterapeutarengana.

<< 2021KO OTSAILA 2020KO ABENDUA >>