Giza garunak bizitzako lehen sei urteetan dauka ikasteko gaitasunik handiena. Gure ahalmen guztiak garatzeko gaitasunarekin jaiotzen gara, baina pixkanaka azaleratzen dira. Prozesu honi neurogarapena deitzen zaio. Horren bidez lortzen eta hobetzen goaz gure berezko abileziak: motorrak, sentsorialak, kognitiboak, konduktualak eta emozionalak. Baina halaber estimulazio egoki bat behar dugu, eta adin goiztiarretan edozein defizita detektatu dezaketen osasun profesional adituen jarraipena eta balorapena.
Neurogarapenaren nahasmenduek hainbat areari eragin diezaiekete, aldi berean ala ez: motrizitatea, hizkuntza, kognizioa eta portaera. Hala, komunikazio eta ulermen arazoak sor daitezke, baita desgaitasun intelektualak, autismoa edo paralisi zerebrala ere.
Fisioterapeutaren papera funtsezkoa da prebentzioan. Garapen kognitiboa, fisikoa eta emozionala jaiotzaren unetik bultzatzen eta estimulatzen du. Familiari laguntzen dio sistema neuromuskuloeskeletikoaren potentzial guztia ateratzen eta garapen fisiko eta emozionalaren prozesuaren funtsezko puntuak ezagutzen. Gainera, espero bezala eboluzionatzen ez duten arlo guztietarako laguntza espezifikoa eskaintzen dio, alterazio funtzionalak minimizatuz eta konpentsatuz.
Fisioterapia balio handiko zutabe bat da haurraren garapen psikomotorraren zailtasunak ebaluatzeko, detektatzeko eta tratatzeko, baina baita gurasoei konfiantza emateko lehen haurtzaroaren mundu zoragarrian.