MENU
HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA
Hezkuntza Fisioterapiak desgaitasun fisikoa duten ikasleen integrazioa erraztea du helburu.
Eskolatze ereduaren arabera zentro ezberdinetan egiten du lan:
Hezkuntza eta Psikopedagogia Orientazio Taldeak
Haur Garapen eta Sorospen Goiztiar Zentroak
Hezkuntza Bereziko Zentroak
Bigarren Hezkuntza Institutuak
Gobernuz Kanpoko Erakunde eta Taldeak
Erkidego autonomo gehienetan Hezkuntza Fisioterapia Hezkuntza Sailaren mende dago.
Fisioterapeutaren laguntzak bi forma hartzen ditu:
Sorospen zuzena:
Desgaitasun motorra duten ikasleei zuzendutako estrategia fisioterapiko eta pedagogikoa da, fisioterapia programan markatutako helburuak lortzeko baliatzen dena.
Zeharkako sorospena:
Ikasleak presente ez daudenean lantzen da, ondoko ekintzen bitartez:
1. Garapen morotarrarekin erlazionaturiko hezkuntza behar berezien identifikazioa, balorapena eta orientazioa, eta baita desgaitasun motorra duten ikasleei zuzendutako egokitzapenak sortzea eta aplikatzea ere.
2. Tratamendurik egokiena aukeratzeko protokoloen diseinua.
3. Gaitasun fisikoak baloratu ondoren, laguntza teknikoak eta inguruaren egokitzapenak proposatzea, Informazio eta Komunikazio Teknologiekiko sarrera errazteko.
4. Irakasleei eta familiei azaltzea egin behar den interbentzio fisioterapeutikoa, eta eskolan zein familiaren inguruan egin daitezkeen ekitaldietan orientatzea.
Informazio gehiago nahi baduzu, eska ezazu zure erkidegoko Hezkuntza Departamentuan edota Fisioterapeuten Elkartean.