HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

2015 UZTAILA

HEGAZKIN-BIDAIETAN LESIOAK PREBENITZEKO GOMENDIO PRAKTIKOAK

Denok entzun dugu “turistaren sindromea” delakoa, baina badakigu zer den?

Horrela esaten zaio, hanken mugikortasun eskasaren ondorioz, bidaia luzeetan beheko gorputz-adarretako zainetan gertatzen den tronboen eraketari. Koagulu horiek berez diluitu ohi dira, baina beren horretan mantendu edo diluitu gabe askatzeko arriskua dago.

Hauexek dira sindrome hau pairatzeko aukera gehien duten kolektiboak: adinekoak, haurdunak, obesoak, erretzaileak, ahozko antisorgailuak hartzen dituzten emakumeak, gaixotasun baskularrak dituzten pertsonak eta aurretiaz tronbosiren bat izan duten pertsonak.

Arriskua duten pertsonek medikuarengana jo behar dute, bidaian antikoagulatzaileren bat hartzeko aukera aztertzeko. Horrez gain, pasilloaren ondoko eserlekuak aukeratzea gomendatzen da, mugikortasun handiagoa eskaintzen duten heinean.

Bidaia luzeren bat egin behar baduzu, hauexek dira fisioterapeuten gomendioak:

• Arropa eroso eta zabala erabili, arropa estuak baztertuz

• Gerrikoa eta kordoiak laxatu, estututa badamatzazu

• Oinetako erosoak erabili

• Konpresio-galtzerdiak erabili, behar izanez gero

• Bidaian, eserlekutik jaiki noizean behin ibilaldi laburrak egiteko. Bidaia autoz edo autobusez eginez gero, geldialdiak aprobetxatu ibiltzeko.

• Eserlekuan zaudela, flexo-estentsioko ariketak egin oinekin eta mugimendu biribilak orkatilekin.

• Goranzko masaje mugimenduak egin hanketan.

• Ez gurutzatu hankak, ez utzi zintzilik eta ez eraman tolestuegi.

• Ez jarri esku-ekipajea aurreko eserlekuaren azpian, honek lekua murriztuko baitizu.

• Ez hartu alkohola, tea, kafea eta eragin diuretiko edota hodi-zabaltzailea izan dezaketen bestelako bizigarriak. Ura erruz edatea komeni da hidratatuta egoteko.

<< 2015 ABUZTUA 2015 EKAINA >>