HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

2015 EKAINA

IGERILEKUAN ARIKETA OSASUNGARRIAK EGITEKO GOMENDIOAK

Igeriketa dugu ariketarik konpletoenetakoa. Sasoian mantentzeaz gain, bizkarreko arazoak prebenitzen ditu. Hala ere,oinarrizko gomendio batzuk kontuan hartu eta ekipamendu egokia erabiliz gero, behar bezala igeri egingo dugu, ezustekorik eta lesiorik gabe.

Crawl-igeriketa:

- Posizio horizontala uretan

- Gorputzaren albo-lerrokatzea.

- Biraketak luzetarako ardatzaren inguruan. Garrantzitsua da albo-makurdura gutxitu eta arnasketa ona egiteko

- Airea ahotik hartu eta urpean bota behar dugu. Oso gomendagarria da aldebiko arnasketa egiten ikastea.

Bizkar-igeriketa:

- Uretan posizio horizontala eta gorputz-adarren lerrokadurak mantendu

- Aurpegia uretatik aterata dagoenez, arnasketaren erritmoa ez beste estiloetan bezain garrantzitsua. Hala ere, besoen mugimenduarekiko koordinazioa funtsezkoa da berehala neka ez gaitezen.

Bular-igeriketa

Estilo horien artean, zein da egokiena patologia hauetarako?

- Patologia zerbikala:

- hiperlordosia: bizkar-igeriketa, kokotsa bularrerantz hurbilduz

- errektifikazioa: crawl-igeriketa burua kanpora aterata, ohiko crawl-igeriketa, ohiko bizkar-igeriketa eta, batez ere, bular-igeriketa

- Hiperzifosi dortsala: crawl-igeriketa burua kanpora aterata eta hiperestentsio zerbikalik gabe, edota bizkar-igeriketa, kokotsa bularretik aldenduz.

- Patologia lunbarra: crawl-igeriketa burua barrura sartuta, izkar-igeriketa eta bular-igeriketa bertikaleko ariketa guztiak hiperlordosiaren kasuan. Errektifikazioetan, crawl-igeriketa burua kanpora aterata, bizkar-igeriketa eta, batez ere, bular-igeriketa.

- Sorbaldako patologia: crawl eta bizkar igeriketak saihestu. Bular-igeriketa praktikatu.

Ez da gomendatzen tximeleta-eran igeri egitea ezein patologiatarako, estilo horrek hiperlordosi lunbarra eta biratzaileen mahukatxoetako lesioak eragin ditzakeelako.

Uretan murgiltzearen onurak:

• Drainatze efektua.

• Pisua txikiagoa denez, oso mesedegarria da ebakuntza-ondoko prozesuetarako, artrosia edo artritisa duten pertsonentzat, haurdunentzat, etab.

• Erortzeko arrisku txikiagoa.

• Muskulatura indatzen du, giltzadurak kargatu gabe.

• Ez da beharrezkoa igeri egiten jakitea, nahikoa da uretan ibiltzea onurak lortzeko.

Fisioterapia akuatikoak errehabilitazioa edota xede fisiko eta funtzional espezifikoen lorpena ditu helburu.

Murgildu buruari eutsiz!

<< 2015 UZTAILA 2015 MAIATZA >>