MENU
HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA
Medikuntzaren aurrerapausoek itxaropena eragiten duten datuak eskaintzen dizkigute: tratamendu berrien eraginkortasunak eta detekzio goiztiarrak Espainia bular minbizia dela-eta hilkortasun tasa baxuena duten lurraldeen artean kokatu dute.
Halaber, gaixoen bizi itxaropena handitu egin da. Horrexegatik da beharrezkoa haien bizi-kalitatea lantzea eta hobetzea. Zeregin horretan, fisioterapia erabakigarria da. Bular minbiziaren kirurgiaren, hau da, mastektomiaren ondoren, maiz azaltzen dira ondorio fisikoak.
Ohikoenak orbainetan atxikipenak, gabezi kardio-rrespiratorioak, arazo baskulo-nerbiosoak, muskuluen kontrakturak, besoan, sorbaldan eta kaltetutako aldeko eskuan mugikortasun eta indar galera… Eta, jakina, linfedema, gorputzaren ehun leunen likidoaren pilaketa anormalak sortzen duen hantura, bularretako minbiziaren kasuan besoei eragin ohi diena: mastektomizatutako 10 emakumetik 4k jasaten dute.
Nahasmendu kroniko eta progresibo bat da, horrexegatik da hain beharrezkoa prebentzioa eta tratamendu goiztiarra egitea Fisioterapeuta batekin, kontrolpean mantentzeko eta bilakaera ekiditeko. Fisioterapeutak linfedema eskuzko drainatze linfatikoaren teknikekin, bendaje neuromuskularrarekin edo konpresiboarekin tratatzen du, besoak indartzeko eta tonifikatzeko arnas ariketa aerobiko eta intermitenteekin konbinaturik (astean intentsitate ertaineko 150 minutu, eta intentsitate handiko 75).
Ariketa terapeutikoaren programak ere, beren modalitate guztietan, oso eraginkorrak dira, kimioterapia eta erradioterapia tratamenduarekin batera eta ondoren.
Zure konfiantzazko fisioterapeutarengana joan zaitez, edo eska ezazu fisioterapeta baten laguntza geroz eta ugariagoak diren osasun sistema publikoko linfedema unitateetan.