HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

2020KO IRAILA

FISIOTERAPIA ETA PAZIENTEEN ESKUBIDEAK

Fisioterapian pazientearen ezaugarrietan oinarrituriko erabakiak hartu behar dira. Erabakiok okerreko ondorioak eragin ditzakete, edo desiratu gabeko egoerak harreman fisikoa eskatzen duten teknikak hautatu direla eta. Prozesu honetan, pazienteok eskubidea daukagu tratamenduaz, prozeduraz, arriskuez eta ondorioez informazio guztia jasotzeko.

Zure fisioterapeutarengana zoazenean, eska egiozu baieztapen informatua. Dokumentu honek prozedura osoaren inguruko informazio argi eta zehatza eskainiko dizu. Ados zaudela adierazteko, sinatu besterik ez duzu egin behar.

Baina 16 urte baino gutxiagoko adingabeen kasuan, erabakitzeko eta baieztapena emateko ahalmena ez da harena izanen baizik eta gurasoona, edo haren legezko ordezkariarena.

Bere teknikak aplikatuko dizkigunean, fisioterapeutak askotan zonalde intimoetatik hurbil aritu beharko du, eta hori ere jakin behar dugu teknikak onartzeko orduan.

Ezinbestean bakarrik joan behar dugu fisioterapeutarengana? Ez, bakarrik joan gaitezke, edo gure konfiantzazko pertsona batekin. Erabakia gure esku dago.

Gogoan izan, paziente bezala, fisioterapeutari oinazearen kausaz galdetzeko eskubidea dugula, baita tratatu behar duen zonaldea zein den zehazteko eska diezaiokegula ere. Eta beste teknika batzuk erabiltzeko eska diezaiokegula, baldin eta teknikok ikuspuntu tekniko sanitario batetik eta ebidentzia zientifikoari dagokionez eraginkorrak badira.

<< 2020KO URRIA 2020KO ABUZTUA >>