MENU
HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA
Jarduera fisikoa eta kirola ezin egokiagoak dira gure haurrak kirolaren berezko baloreetan hezteko: ohitura osasungarriak, talde lana, nor bere burua gainditzea…
Zorionez, kirol mota asko dago: eskubaloia, tenisa, baleta, futbola, errugbia, igeriketa…
Hala ere, denek daukate lesio arriskua eta lesioak izaten badira, beti pertsonal kualifikatu batek artatu behar ditu. Zoritxarrez, hainbat kirol klubek sanitarioa ez den pertsonala erabiltzen dute txikiek jasaten dituzten lesioak tratatzeko.
Kezkagarriki ohikoa da pertsonal ez sanitarioak (masajistek eta holakoek) tratatzea haurren lesioak, pertsona hauek ez eduki arren ez fisioterapeuta titulurik, ez jakinduriarik, ez eta lege-estaldurarik lesio hauek tratatzeko.
Askotan gurasoek ez dute errealitate hau ezagutzen, eta beren klubak erabiltzen dituzten zerbitzuez fidatzen dira, hala arriskuan jarriz beren seme-alaben osasuna. Zenbaitetan, klubek diote ez dutela halakoetarako aurrekontu egokirik, baina txikien osasuna eta segurtasuna ezin daitezke inoiz dirua aurrezteko bidea izan.
Zer egin behar dugu gurasook?
Klubari arduradun profesional sanitarioen izen eta titulazioa eskatu. Tituluak egiazkoak direla egiaztatu Erakunde Profesionalen web orrien bitartez (mediku, erizain, fisioterapeuta) Denek izenaren edo kolegiatu zenbakiaren bitartez bilaketa egiteko aukera ematen dute. Zalantzarik bazenu, telefonoz ere eska dezakezu informazioa.
Pertsonal sanitarioak titulua baldin badu, bikain. Baina ez badu, berehala beste gurasoei abisua eman eta idatziz Klubeko Zuzendaritzarekin harremanetan jarri salaketa egiteko eta zure txikiak pertsonal sanitarioak zain ditzan eskatzeko, eta horien artean, noski, fisioterapeuta bat.