MENU
HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA
Fisioterapia akuatikoa uretan terapia fisikoaren erabileran oinarritzen da. Helburua, modu horretan, funtzioa, aktibitatea eta pazienteen partehartzea hobetzea izaten da.
Zergatik aukeratzen dugu uretan egitea?
PISU GUTXIAGO: urak gorputza goraka bultzatzen duenez, gure pisua murriztu egiten da igerilekuan. Uretan zenbat eta sakonago, orduan eta gutxiago pisatzen dugu, eta horrek mugimendu zabalagoak egitea ahalbidetzen du, mugimenduak arinagoak eta errazagoak bihurtzen baititu, mina murriztuz. Halaber, gainkarga artikularra gutxiagotzen du eta autokonfiantza areagotzen.
PRESIO HIDROSTATIKOA: urak murgildutako gure gorputzean eragiten duen presioa da. Zenbat eta sakonago murgildu, orduan eta presio gehiagoa. Horrek eta itzulera benoso eta linfatiko handiagoa eragiten du, edemak gutxiagotzen lagunduz.
ADAPTAZIO TERMIKOA: urak bero kantitate handi bat atxikitzen du eta oso eroale ona da. Bere tenperatura erregula daiteke bilatutako helburu terapeutikoaren arabera. Ur beroak basodilatazioa superfiziala eragiten du eta odol-emariaren gorakada. Eragin analgesikoa, antiinflamatorioa eta lasaigarria du. Aldiz, ur hotzak inflamazioa gutxiagotzen duen basokonstrikzioa eragiten du eta oinazearen apaltzea eta aktibitate muskularra handiagotzen ditu.
Fisioterapia Akuatikoa lesioen prebentzioan, berreskuratzean eta berregokitzean erabil daiteke. Edozein populazio motarekin eta osasun egoerarekin erabil daiteke.
Gainera:
- Errutina terapeutikoa hausten duen ingurune ezberdin bat eskaintzen du
- Egokia da aktibitate ludikoak errekurtso terapeutiko bat balira bezala erabiltzeko, eta horrek partehartzea bultzatzen du, huts egitearen beldurra gutxiagotzen du eta frustrazioarekiko tolerantzia areagotzen du.
Zeren esperoan zaude igerilekura jauzi egiteko?