HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

2020KO EKAINA

NOLA ERABILI MAKULUAK?

Makuluak behar badituzu, eta ez badakizu nola erabili behar dituzun, adi egon aholku hauei:

Bi badira, altuera berdina beharko dute. Heldulekua aldakaren eta 30 gradu flexionatutako ukondoaren parean geratuko da; besoa luzatzen baduzu, heldulekuak erlojuaren altueran egon beharko du.

Ibiltzean, bi makuluak aurreratuko dira, lehenik hanka lesionatua bien artean jarriz eta gero ondo dagoena. Jadanik kontrolatzen baduzu, aldatuz joan zaitezke, eta hanka bat erabiltzen baduzu, bultza ezazu aurrerantz.

Makulu bakar batekin seguru eta egonkor bazaude, lesioaren kontrako aldean jar ezazu, piska bat kanpora begira laguntza oinarria handiagotzeko eta beti oinaren aurretik.

Kasu eskailerekin:

Aholku orokor moduan, hanka ona zerurantz igotzeko eta hanka txarra infernura jaisteko.

Bi makulekin:

Lehenik igo ezazu ondo dagoen hanka, gero makuluak eta hanka lesionatua batera. Ez bazara seguru sentitzen, igo ezazu lehenik ondo dagoena, gero makulu bat, gero bestea eta ondoren lesionatua. Jaisteko: makuluak lehendabizi, gero hanka lesionatua eta ondo dagoena batera.

Makulu batekin:

Igo ezazu lehendabizi ondo dagoen hanka, gero makulua eta hanka lesionatua batera. Edo aldika (ondo dagoena, makulua eta lesionatua) Jaistean, makulua lehenbizi, lesionatua eta bestea gero.

Oin bakar bat jartzen baduzu lurrean, igotzean utzi makuluak beheko koskan gorputza gorantz bultzatuz. Jaistean, makuluak beheko koskan eta gorputza beherantz bultzatu.

Oinazerik, zalantzarik edo segurtasunik eza baduzu, galdetu zure fisiotrapeutari, zure beharretara dago, eta egoerara moldatutako oharrak emango dizkizu eta.

Ohar garrantzitsu zenbait:

- Arropa eta oinetakoak erosoak. Gomazko takoak ez irristatzeko. Euria ari badu, tentu handiagoz. Jende askoren artean edo lursail irregularretan, ere bai.

- Ez ezazu hanka makuluaren heldulekuaren gainean jarri, korba zonalde delikatua baita eta konprimitzeak arazoak sor ditzazke.

- Erabiltzen ez dituzunean, erorketak ekiditeko traba egiten ez duten lekuetan utzi.

<< 2020KO UZTAILA 2020KO MAIATZA >>