MENU
HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA
Zahartzaroak erreflexuak eta mugikortasuna murrizten dizkigu. Ariketa fisikoak eta bizimodu osasuntsuak zahartze aktiboa izaten eta prozesu hori atzeratzen laguntzen digute.
Nola saihestu erorikoak etxean?
Alfonbrak kendu
Oztopoak baztertu igarotze-guneetan (aulkiak, aldizkaritegiak, aterki-ontziak,…)
Argiztapen ona izan etxean
Makina, makulua edo betaurrekoak erabili behar dituzunean
Oinetako itxiak, zola ez-labaingarria dutenak
Tele-laguntza kontratatu
Barrak jarri pasilloetan eta dutxetan
Zer egin zurekin dagoen adineko persona bat erortzen bada?
Itxaron eroritako pertsona lasaitu arte
Egiaztatu minik ez daukala, batez ere aldakan (haustura dagoela susmatuz gero, 112ra deitu)
Egiaztatu hanka ez dagoela kanporantz biratuta (aldakako hausturaren seinale izan daiteke)
Eroritako pertsona alde batera biratu
Hankak tolestu eta ukondoa zoruan kokatu jaikitzeko (beharrezkoa bada, hurbildu aulki bat horri heltzeko)
Atseden hartzen utziozu zenbait minutuz
Eta adinekoa naizela bakarrik nagoenean erortzen banaiz?
Pixka bat lasaitu
Ezin bazara jaiki, tele-laguntzara deitu
Gorputza alde batera biratu eta hankak tolestu. Ukondoa zoruan finkatu jaikitzeko, edo lau hankan jarri eta eskuen laguntzaz altxatu
Ondoan altzari astun bat baduzu, horri heldu jaikitzeko
Atseden hartu zenbait minutuz
Zure fisioterapeutak erorikoak saihesteko ariketak prestatu ahal dizkizu
Egun-egunero ibili eta honelako ariketak egin: belaunak jaso, pauso handiak eta txikiak eman...
Eserita zaudela, kudrizepsei eragin: hanka bat luzatu eta jaso, eta gero bestea. Orkatiletan pisuak jar daitezke erresistentzia areagotzeko.
Aulkitik altxatu eta eseri behin eta berriz
Fisioterapeutok erorikoak saihesten eta erorikoetatik suspertzen lagundu ahal dizugu.