HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

2019KO ABENDUA

FISIOTERAPIA ETA MUSIKA

Tronpeta jotzen duzu Louis Armstrongek bezala? Armonikarekin crack bat zara? Edo batería jotzen duzu Led Zeppelinen antzera? Bada, musika zure pasioa bada, kontuz ibili lesioekin!

Zurezko haize tresnekin, kasu egin besaurre eta eskumuturrei; izan ere, ordu asko ematen baduzu musika jotzen gainkarga daitezke.

Klarinetea edo oboea bezalako pisu ertaineko tresnekin, oinaze nagusia eskuineko eskuaren lehen hatzean izaten da, tresnaren pisua jasaten duelako eta gihar uzkurtze mantendua jasan dezakeelako. Patologia arrunta da nerbio-atrapamendu sindromea (hezur-arteko atzeko nerbioarena) Eta oso mingarria da.

Flauta jotzaile askok Quervainen tendosinobitia jasaten dute, hatz lodiaren muskuluetan oinaze handia sortzen duen tendoiaren hantura. Hatz kolpekaria (flexioan trabatua) ere askotan suertatzen da, beraz, kasu.

Metalezko haize tresnekin sufritzen duena ezpainen muskulatura da. Satchmoren sindromeak zonalde honen haragi-etena eragiten du eta baita masaileko artikulazioko arazoak ere. Kontuz ibili!

Perkusiozko tresnek lepoa, bizkarrezurra eta gerri eskapularra mindu ditzakete. Baina beso eta beso-aurreko muskulaturek ere sufritu dezakete mugimendu errepikakor eta inpaktuzkoekin. Kontuz eskumuturreko bihurdurekin!

Gaitz hauek prebenitzeko, gogoan izan:

Zonalde sentikor hauek behar bezala berotu saio bakoitzaren aurretik

Bukatzen duzunean, tenkatu

Alde ergonomikoak zaindu (garaiera, tresna jartzeko distantziak, eta abar.

Zure jarrera zaindu eta okerra bada, zuzendu.

Ariketa aerobikoak eta indartze fisikoa ekarriko dutenak egin, lan ordu luzeak hobeki jasateko.

Eta ez ahaztu fisioterapeutak zure lagunik honberenak direla, gaitz hauek prebenitu zein gainditzeko! Joan zaitez haiengana, ahalik eta lasterren!

<< 2020KO URTARRILA 2019KO AZAROA >>