MENU
HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA
Urte berriak ilusio, asmo eta xede berriak dakartza. Zureen artean entrenatzen hastea badago, edo jadanik entrenatzea gogoko baduzu, gimnasioko-kideekin lehiatuz auzoko ederrena bihurtu nahi baduzu, zure prestatzaile fisikoa zure aholkularirik onena izango da, hori guztia modurik egokienean egiteko.
Zure helburuak lortzen lagunduko dizu, galdera garrantzitsu hauei erantzunez: zer egin, nola, noiz eta zenbat aldiz.
Lehenik eta behin, aholku txiki batzuk emanen dizkizut:
Edozein arazo edo min baldin baduzu, edo lesio batetik atera berria bazara, fisioterapeutarekin kontsultatu gimnasiora joan baino lehen. Arakatuko zaitu, balorapena egingo dizu, eta jarraibideak emango dizkizu.
Gymean baldin bazaude, prestatzaileak neurtzen, programatzen eta aurrera egiten lagunduko dizu. Zure prestatzailearen oharrak jarraitu, burpiak, dominadak, squatak, lungeak, thrustersak kronometratuz eta kontatuz, eta horrela lehian gailenduko zara.
Baina zerbait gaizki doala uste baduzu edo sentsazio txarrak izaten hasten bazara edo estropezuren bat agertzen bada, orduan (oso garrantzitsua da!!!) zure fisioterapeutarengana joan behar duzu berriro. Berriz ere neurtu, programatu, beste helburu batekin aurrera egin, berreskuratu...
Ongi zaudenean, oinazerik gabe eta sentsazio onez, ba... berriro burubelarri boxera!
Gogoan izan:
Lehiatzeko eta irabazteko, kirolean zein dibertsioan, zure prestatzaile fisikoa kontsulta ezazu.
Baina lesio bat, sentsazio txar bat edo oinaze bat baduzu, jo ezazu fisioterapeutarengana, hark lagunduko baitizu hori gainditzen eta arazo handiagoak ekiditen.