Fisioterapia osasun mentalean arazo mentalekin lotutako arazo fisikoak aztertzen eta tratatzen dituen fisioterapiaren adar bat da.
Arazo mentalak dituzten pazienteengan arazo somatikoak atzeman daitezke, kurioski maiztasun handiagoz suertatzen direnak.
Adibidez, antsietate arazoak dituzten pazienteen %70k hiperlaxotasun artikularra izaten dute.
Beste adibide bat: eskizofrenia diagnostikaturik daukaten pazienteengan sindrome metabolikoaren prebalentzia altua da. Gaixo hauen artean, bizi-itxaropena 20 urte txikiagoa da, populazio orokorrarekin alderaturik. Arazo kardio-baskularrak arrisku faktore nagusi bihurtzen zaizkie.
Fisioterapiak, Osasun Mentalean, arazo mental horiek hobetzera zuzenduriko teknika mota asko erabiltzen ditu: ariketa terapeutikoak,Oinarrizko Gorputzaren Ezagutza Terapia, terapia psikomotorra …
Fisioterapiak Osasun Mentalean eragiten duela ebidentzia zientifikoa da elikadura arazoetan, depresioan, eskizofrenian, portaera adiktiboetan, antsietate arazoetan…
Arazo mentaletan sintoma fisikoak patologia psikologikoekin batera aurkezten badira, beharrezkoa da abordatze fisiko bat egitea, tratamendu orokor baten barruan, eta beti ere diziplina-arteko talde baten barruan baita.
Fisioterapeuten Elkarte Ofizial Profesionalek eta Espainiako Osasun Mentaleko Fisioterapeuten Elkarteak fisioterapiaren adar hau indartzeko ahaleginarekin bat datoz, paziente hauek sorospen orokorrago bat izan dezaten, horrela beren bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko.