Argi gera dadila: menopausia ez da eritasun bat, 45 eta 55 urte arteko emakume guztien prozesu natural bat baizik.
Obarioek estrogeno eta progesterona bezalako hormonak sortzeari uzten diotenean gertatzen da, eta hilekoaren desagerpen progresiboa dakar. Honek hainbat aldaketa fisiologiko eta sintomatologia jakin bat dakartza: beroaldiak, taupadak, zorabioak, loaren arazoak, gogo-aldartearen aldaketak, kontzentraziorako zailtasunak, burukominak…
Aldaketa metabolikoek gorputz-koipearen gorakada eragiten dute eta gihar eta hezur masaren murrizketa, eta horrek guztiak osteoporosia jasateko arriskua areagotzen du.
Honatx beste sintoma posible batzuk: txizari ezin eustea, baginako lehortasuna edo sexu harremanetan oinazea sentitzea, idorreria, gorotz-inkontinentzia…
Emakumea bazara, hau entzutean, depresiotik hurbil senti zaitezke, baina, lasai, hoberena bukaerarako utzi dugu eta: sintoma hauek guztiak arintzeko Fisioterapia lagungarri duzu.
Fisioterapia pelbi-perineologikoa, gimnasia hipopresioa, bio-feedbacka edota elektro-estimulazioa bezalako teknikei esker gaitz guzti hauek murriztu ditzakegu eta kasu batzuetan guztiz desagerrarazi.
Beraz, ez utzi menopausiak muga zaitzan eta fisioterapeutarengana joan!