HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

2019KO IRAILA

FISIOTERAPIA, GAZTETASUNAREN ELIXIRRA

Zahartzea bizi-legea da, baina badira hori egiteko modu hobeak, eta horiek lor ditzakegu elikadura, bizi-kalitatea eta jarduera fisikoa bezalako faktoreak kontuan hartuz. Fisioterapia erabakigarria da adina aurrera doanean geure gorputzarekin gustura sentitzeko. Izan ere…

Ariketa terapeutiko arautuen programei esker, gure hezurrak eta giharrak indartzen ditugu.

Adineko pertsonentzat egokituriko jarduera fisikoak erresistentzia kardio-baskularra hobetzen du, eta indarra zein oreka handitzen ditu. Eta horrela ohean gelditzera behartuko gintuzketen erorketen arriskuak saihesten ditugu.

Arnas Fisioterapian, Zoru Pelbikoaren Fisioterapian, mugikortasun edo tenkaketa ariketetan erabiltzen diren teknikek artrosia, osteoporosia eta hipertentsioa bezalako eritasun kronikoek sortzen dituzten oinaze artikularrak arintzen laguntzen dute, aldi berean arazo kardiobaskularrak, hau da, zirkulazioa hobetuz.

Eta mugikortasun gehiago eta oinaze gutxiago dituzunean, bizitzak ederragoa dirudi. Horregatik onura hauek ere ondorioak dauzkate geure gogo-aldartean. Gazteago sentiarazten gaituzte, aktiboago eta zoriontsuago.

Beraz, ez ezazu zalantzarik izan, jar ezazu Fisioterapeuta bat zure bizitzan, eta urteei kalitatea gehitu.

<< 2019KO URRIA 2019KO ABUZTUA >>