MENU
HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA
Oso aspaldi, poeta erromatar batek honako hau esan zuen: “Buru osasuntsua, gorputz osasuntsuan”.
Fisioterapiak pertsonak laguntzen ditu haien ongizate fisiko, psikologiko, emozional eta sozialean, gorputza eta gogoa sakonki loturik daudelako.
Estresa gure mugimendurako eta bizi-kalitaterako mehatxu bat da. Hori horrela, fisioterapeuta diziplinarteko terapeuta taldeko beste kide bat dela gogoan izan behar dugu.
Gure mugimenduen nolakotasunek gure aldartean eragiten dute, eta, jakina beste norabidean ere, gure aldarteak gure mugimenduen nolakotasunetan eragina du.
Estresa gure organismoaren erantzuna da tentsioa sortzen digun edozein estimulu edo baldintzaren aurrean.
Erantzuna kontrolpean badago, onuragarria izango da. Erantzun egoera honi estresa deitzen diogu. Esate baterako, domina bat lortzeko kontzentraturik dagoen kirolariaren estresa.
Baina domina irabazi ondoren, barealdira itzuli behar dugu eta batzuetan ez da erraza. Deskontrolatzen bagara eta barealdira ezin badugu itzuli, hau da, estresa negatiboa bihurtzen bada eta gure osasunaren kontrakoa, diestres deitzen diogu.
Honek buruko minak eragiten ditu, urdailekoak, lepokoak, bizkarrekoak, eta abar. Fisioterapeuta kontsultatzeko unea da hori. Gorputzaren ikerketa orokor bat eginda gero planik hoberena garatzeko zer egin gomendatuko dizu.
Fisioterapiak hau guztia lantzeko tresna ugari dauzka.Teknika espezifiko ezagunenak honako hauek dira: Oinarrizko Gorputzaren Ezagutza Terapia (Basic BodyAwarenessTherapy), terapia psikomotora, masoterapia egokitua, bizkortze multisensoriala, jarduera fisiko egokitua, jarrera global berreziketa, Jacobsonen erlaxazio progresiboa, ekinoterapia eta biofeedbacka, beste batzuen artean.
Teknika hauek eraginkorrak dira depresioa, antsietatea edo insomnioa maneiatzeko, eta osasun mentalaren arazoen garapena prebeni ditzakete geure bizi-kalitatea eta autoestima hobeagotuz.
Gure gorputza ezagutzeak etorkizunean estresa prebenitzera lagundu gaitzake eta hori da tratamendurik hoberena.