HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

2019KO APIRILA

OINAZEA ETA IRUDI FROGAK

Medikuarengana goazenean, diagnostikoa egin ahal izateko eskaintzen dizkigun frogetako bat irudi froga bat izatea suertatzen da maiz.

Bote lasterrean entzunda, arraroa irudi dakiguke, baina egiazki oso ohituta gaude froga hauetara: erradiografiak, erresonantzia magnetikoak, ekografiak eta eskanerrak baitira.

Protokolo medikuen artean beharrezko frogak dira, eta askotan gaitz grabeak larriak baztertzeko balio dute. Honek ez du esan nahi holako froga bat eskatzen digutenean kezkatu behar dugunik.

Gaitz larrienak alde batera utzi ondoren, froga hauen bitartez beste gaitz garrantzitsu batzuk diagnostika daitezke, esatebaterako, protrusioak edo L5-S1 hernia diskalak, ornoen arteko nerbio-estutzeak edo espazio sub akromialaren txikiagotzea, endekapenezko artrosia, meniskoen bihurdurak, kartilagoen higadurak edo endekapenezko zuntz-etendurak.

Ezohiko izenak dituzte, baina uste baino gehiago suertatzen dira. Horregatik, ez gaituzte izutu behar, gure lan-bizitzan zehar haiekin topo egin dezakegu eta. Are gehiago, zahartu ahala.

Zergatik? Bada, urteen poderioz ehunen morfologia aldatu egiten delako. Alderaketa ulergarria eginda, larruaren zimurrekin gertatzen den bezala. Lehenago edo beranduago, denok dauzkagu eta ez dugu horregatik urduri jarri behar.

Batez ere, gogoan izan behar dugu ikerketa zientifikoek patologia hauek oinazerik gabe (esatebaterako, asintomatikoki) ere sufri ditzakegula diotela. Eta honek argi uzten du oinazea ez dela beti belaunaren, bizkarraren edo lepoaren seinale esklusiboa, baizik eta beste faktore askoren seinale. Laburbilduz, hernia diskal bat izateak ez du esan nahi operatu behar gaituztenik!

Fisioterapeutak oinazea tratatzeko gaituak gauden osasun profesionalak gara. Gorputzaren aldaketak ezagutzen eta identifikatzen ditugu, kasu bakoitzeko tratamendurik aproposena gomendatzeko.

<< 2019KO MAIATZA 2019KO MARTXOA >>