MENU
HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA
Egun, inork ez ditu zalantzan jartzen kirurgia baten ondorengo Fisioterapiaren onurak, helburua pazientearen organismoak indarra, mugimendua eta funtzionaltasuna lor ditzan denean.
Aldiz, oraindik kirurgia baino lehen hasi beharko lukeen prozesuari ez zaio behar bezalako garrantzia ematen. Izan ere, gorputza zenbat eta hobeto prestatu, sendatze prozesua orduan eta azkarragoa izango da.
Egun, kirurgia gehienak programatuak dira. Eta kirofanoan sartu aurretik dugun denbora aprobetxatu beharko genuke, fisioterapeutarengana joan, eta egin beharko genituzkeen ariketak eta tratamenduak kontsultatzeko. Erditu baino lehen prestaketa ariketekin egiten dugun bezala.
Kirurgiaren aurreko fisioterapiaren helburua da pazientea ebakuntzara mugikortasun, elastikotasun, indar eta zirkulazio egoerarik hoberenean iristea da. Eta jarduera fisiko-terapeutikoa da tratamendurik hoberena, betiere paziente bakoitzaren oinazearekiko tolerantziara eta egoera fisikora egokituta.
Osasun profesionalek propiozepziozko eta gorputz-kontzientziazko ariketak gidatu ditzakete.Hauek izango dira ebakuntzaren ondoren egingo ditugun ariketak normaltasun funtzionala birlortzen laguntzeko eta, beraz, aldez aurretik praktikatu baditugu, ebakuntza ondokoa errazagoa izango da.
Eta esaten ari garenak ez du balio sistema muskulu-eskeletikorako soilik. Kirurgia kardio-rrespiratorioa, transplantea edo minbiziaren aurkako kirurgia egin baino lehen ere balio dezake.
Beraz, ebakuntza egin behar baduzu, kontsulta ezazu zure kasua Fisioterapiako profesional batekin, jakiteko zuretzat zeintzuk diren tratamendu aukera hoberenak. Izan ere, argi izan, organismoa indartsu badago, errazago sendatuko da!