Mendiko trail lasterketak oso zorrozki prestatu behar dira, besteak beste, prestaketa fisikoari, elikadurari edota jazkerari dagokienez.Dirudienez, udaberria iristearekin batera, naturak pertsona asko 5, 10, 21 edo 42 kilometroren kontra lehiatzera deitzen ditu, lur eta arroka artean. Artikulazioek asko sufritzen dute lehia horrekin.
Lasterketa baino lehen, beharrezkoa da giharrak eta artikulazioak ongi berotzea, eta tenkaketak egitea. Lesioak prebenitzeko, astean bi aldiz egiteko zenbait ariketa terapeutiko erakutsi nahi dizkizugu:
Bizkarreko eta beheko gorputz-adarretako propiozepzio lana:
Bosu gainean oreka ariketak, zutik, hanka batekin eta bestearekin.
Fill-ball gainean orekak, eserita eta belauniko, plantxan.
Core delakoaren lana oso garrantzitsua da gihar abdominalak indar daitezen. Honatx zenbait gomendio:
Plantxa dinamikoak.
Besoen eta hanken ariketa konbinatuak.
Gure iradokizuna. ariketa bakoitza minutu batez egitea, 30 segunduz atseden hartzea, eta berriz egitea, 6 aldiz jarraian.
Gomendio xume hauek jarraituz, mendian daukazun erronkarako prest egongo zara.