HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

2019KO OTSAILA

GRIPE, PNEUMONIA, MARRANTA… NEGUA HELDU DA.

Negua ailegatzen denean ohikoak dira marranta, gripea, pneumonia eta abar. Gure egoera fisikoan eragina duten prozesuak dira, bai arnasketa sisteman baita muskulu-eskeletikoan ere.

Eritasun iragankor hauek normalki 7,10 egun irauten dute, eta haien bilakabidean fisioterapia lagungarri dugu, baita haren ondotik ere. Gaixorik gaudela, arnas arazoak izan ditzakegu, hau da, eztula, espektorazioa, sudurreko kongestioa… Baita oinaze muskular eta artikularrak ere.

Honatx prozesu honetan zehar fisioterapeutek aholkatzen dutena:

- Arnas ariketa diafragmatikoak zein saihets-hezurretakoak egin, karkaxa bota ahal izateko, eztula kontrolatzeko, eta gihar inspiratzailea eta espiratzailea erlaxatzeko eta aktibatzeko.

- Mugitu.Orduak ematen ditugu ohean edo sofan etzanda. Horrexegatik izaten da hain ohizkoa bizkarreko mina, batez ere gerrialdekoa. Halakoetan gomendagarria da altxatzea, etxean zehar ibiltzea, eta modu egoki batez esertzea. Besoekin inflexio, hedadura eta abdukzio mugimenduak egitea ere komeni da. Era beran, lepoarekin ezker eta eskuin errotazioak egitea, eta gora eta behera begiratzea.Ariketa bakoitzeko 30 segundo gomendatzen ditugu, 6 errepikapen eginda, egunean 4 aldiz. Horrela, beste arazo batzuk saihestuko dituzu.

Prozesuaren ondoren, bizkarrean minak irauten badu edota arnas ezintasuna, gomendagarria da fisioterapeutarengana joatea balorapen bat egiteko. Eta gainditu ondoren, pixkanaka ohizko ekintzetara bueltatzea.

<< 2019KO MARTXOA 2018KO ABENDUA >>