HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

2015 APIRILA

ZER EGIN ATLETISMO LASTERKETA BATEN AURRETIK ETA GEROZTIK?

Atletismo lasterketa herrikoi batean segurtasunez eta esfortzuak eragindako lesio-arriskurik gabe parte hartzeko, hasi baino lehen, berotze-ariketak egitea gomendatzen da, gorputz-enborreko eta gorputz adarretako giltzadurak mugiarazteko ariketen bitartez. Luzatze-ariketa aktiboak eginez hankaren atzeko aldean eta bikietan, kuadrizepsetan eta aduktoreetan tenk eginez, eta martxa jarraitua zenbait azeleraziorekin txandakatuz, egin beharreko distantziaren arabera.

Lasterketa amaitu ondoren, ez da bat-batean gelditu behar. Ibili egin behar da, esfortzuaren ondorengo arnasketaren erritmoa normaldu arte.

Hamar minutu inguru igaro ondoren, beheko aldeko eta bizkarreko luzatze-ariketak egingo ditugu, era analitikoan eta globalean, erabilitako gihar-taldeen arabera.

Une oro hidratatuta egoteko, edari isotonikoren bat hartu behar da, lasterketaren distantzia eta gogortasuna eta giro-tenperatura kontuan hartuz.

Etxean, hankak ur hotzean sartzea gomendatzen da.

24/48 ordu igarota, fisioterapeutarengana joan behar dugu, toxinak botatzen eta giharrak geroko jardueretarako prestatzen lagunduko digun masaje bat hartzeko.

Neurri hauen bitartez, eta elikadura eta atseden egokiak izanez gero, goitik behera murrizten dira laskerketa batean lesioak izateko arriskuak.

<< 2015 MAIATZA 2015 MARTXOA >>